Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Ana Agirrek berretsi du eusko Jaurlaritza auzitegi-medikuen lanarekin konprometituta dagoela, Euskadiko sistema judizialaren giltzarria denez

2016.eko apirilak 25
  • Justiziako sailburuordeak 54 auzitegi-medikuen soldatak berdintzeko prozesua osatzeko borondatea adierazi du, eta, ondorioz, kidego horren soldatak 1000 eta 7.500 euro artean igoko dira, gutxi gora behera.

Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuorde Ana Agirrek agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, berak hala eskatuta, legebiltzarreko taldeei jakinarazteko negoziazio sindikala zein egoeratan dagoen, auzitegi-medikuen lanbide-kolektiboari dagokionez. Orotara, 54 auzitegi-mediku ari dira lanean Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren hiru egoitzatan. Justizia Administrazioko langileak dira, 1996an transferitu ondotik. Egun, administrazio horrek 2.138 langile ditu.

Hasteko, Ana Agirrek 54 profesional horien lanaren garrantzia azpimarratu du, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko gainerako adituen jardunarekin batera, Euskadiko sistema judizialak behar bezala funtzionatzeko funtsezkoa da eta. Justiziako sailburuordeak gaineratu du Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua Estatuko izentsuenetako bat dela, eta hori, hein handi batean, bertako 127 langileei zor zaiela, Euskadiko epailetzari, magistratutzari, fiskaltzari eta epaitegiei funtsezko laguntza eskaintzen dietelako.

LAN-HOBEKUNTZAK

Bigarrenik, Ana Agirrek berretsi du Jaurlaritzak kolektibo horren soldata-egokitzapenerako prozesua osatzeko borondate irmoa duela, Justizia Administrazioko gainerako kidegoetan egin duen bezala (kudeaketa, izapideak eta laguntza judiziala). Horretarako, Eusko Jaurlaritzak sindikatuei eskaini dien soldata-berregokitzapena azaldu du; 54 pertsona horien soldatak 1.000 eta 7.500 euro urtean igoko dira,gutxi gora behera, langilearen lanbide-kategoria gorabehera.

Era berean, Justiziako sailburuordeak iragarri du 54 auzitegi-mediku horien guardien arteko atsedenaldiak arautzeko jarraibide bat bidaliko diela sindikatuei, negoziatu eta adosteko. Jarraibidearen bidez, idatziz jasota egongo dira atsedenaldietako jardunbide arrunta eta salbuespenak.

Azkenik, Ana Agirrek ziurtatu du Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko langileei prestakuntza eskaintzea lehentasunezkoa dela Eusko Jaurlaritzarentzat; esaterako, 2016an, 80.000 euroko prestakuntza-plana eskainiko zaie. Hala bada, apiril hasieran ekin zioten prestakuntzari, trafiko-istripuetako peritu-txostenei buruzko ikastaroaren bidez.

AUZITEGI MEDIKUNTZAKO EUSKAL INSTITUTUA

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua 2001ean sortu zen, baina sorrera-dekretua 1998ko abenduan eman zen. Eusko Jaurlaritzak kudeatu eta finantzatua da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko epaile, magistratu, fiskal eta epaimahaiei laguntza eskaintzen die. Horiek eskatzen dizkioten peritu-txosten mediko-legalak egitea du bere eginkizuna.

Gaur egun 127 profesionalek dihardute AMEEn lanean: 54 auzitegi-medikuk, 42 administrarik, 12 autopsia-laguntzailek, 2 fakultatibok, 6 psikologok, 4 gizarte-langilek eta laborategiko 7 teknikarik, hain hain zuzen. 

** Legebiltzarrak lagatako argazkiak.

(Justiziako sailburuordearen agerraldia, batzordeak eskatuta, azaltzeko Administrazioak zer proposamen eta jarduketa garatu dituen, hain zuzen ere, mekidu forentseei aplika dakien Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioak euskal Administrazio orokorreko funtzionarioekin parekatzeko modua arautzen duen IV. akordioa (10\10\06\03\1165))

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    Ana Agirrek berretsi du @Gob_eus-en konpromisoa auzitegi-medikuen lanarekin, sistema judizialaren giltzarria denez ➡ https://t.co/80e8MiEGia

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    Ana Agirre reafirma el compromiso de @Gob_eus con el trabajo de médicos forenses, pieza clave del sistema judicial ➡ https://t.co/lVMIdoaw0i

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)