Berriak Lehendakaritza
Eu

Krisitik atera garela eta ETAren amaiera izango dira lehendakariaren hitzaldiaren ardatzak Politika Orokorrari buruzko Eztabaidan

2010.eko irailak 21

Ostegunean Legebiltzarrean legealdiko Politika Orokorrari buruzko lehenengo Eztabaida egingo da (Irekia: zuzenean)

Patxi López lehendakariak 09:30ean hasiko du legealdiko Politika Orokorrari buruzko lehenengo Eztabaida egun euskal gizartean dugun egoera politikoa, ekonomikoa eta soziala aztertuko duen hitzaldi batekin. Esku-hartze horretan lehendakariak bizi izan dugun krisi ekonomiko “gogorra” analizatuko du, baita enpresek eta langileek egoera horri aurre egiteko egin duten “ahalegina”, Jaurlaritzak abian jarri dituen soiltasun neurriak eta gastu murrizketak eta indarkeria terroristaren kontrako borrokaren aurrerapenak ere, eta azken horiek ETA eta haren ingurua “erabateko ahulezia egoerara” eraman dituztela azalduko du. Ildo horretatik, lehendakariak euskal gizarteari “azken ahalegina” egiteko eskatuko dio, “amaiera hurbil” baitago.

Legegintzaldi honetako Politika Orokorrari buruzko lehen eztabaida datorren ostegunean egingo da; Lehendakariak, bere hitzaldian, euskal gizarteak bizi duen egoera politikoa, ekonomikoa eta soziala aztertuko ditu.

Hitzaldiaren sarreran, gobernu berriaren eraketa eta igaro dugun krisi ekonomiko sakona aipatuko ditu, eta Euskadin, azken 16 hilabete hauetan, gertatu diren aldaketez hitz egingo du. Eta, bereziki, enpresek eta langileek krisiari aurre egiteko egin duten ahaleginaz.

Lehendakariak Jaurlaritzak aldi horretan egin dituen jarduerak laburbilduko ditu, eta departamentu bakoitzaren ekintzarik esanguratsuenak nabarmenduko ditu.

Abian jarri diren zorroztasuneko eta gastu-murrizketako neurriak ere aipatuko ditu, bai eta krisiaren aurkako neurriak ere.

Euskadi normalago eta askatasun handiagoko bat

Nabarmenduko du Euskadik aurrera egin duela herritarren askatasun osoa lortzeko bidean, zigorgabetasuneko guneak txikiagotuz eta gure herri eta hirietako jaiguneak neurri handi baten normalizatuz.

Sineste demokratikoen irmotasunak, legezkotasunaren defentsak eta demokraten batasunak, bestalde, ETA eta bere ingurukoak muturreko ahultasun-egoera batera eraman ditu. Azken ahalegina geratzen zaigu, baina amaiera hurbilago dago.

Era berean, nola utzi ditugun atzean iraganean aurrez aurre ipini gaituzten identitate-eztabaidak eta nola dibertsitatearekiko errespetua eta herritar (gizon zein emakume) askeen hezkuntza sustatzea Jaurlaritzaren funtsezko helburuak diren.

Zerga-sistema nahikoa

Lehendakariak azpimarratuko du zerbitzu publikoak herritarren benetako eta lehentasunezko beharretara egokitu behar ditugula, baztertuen daudenak bertan behera utzi gabe.

Baina, beharrezkoa da, era berean, herritarren eskariei erantzuteko eta zerbitzu publiko iraunkor batzuk bermatzeko nahikoa baliabide izatea.

Gobernatzeko beste era bat

Beharrezkoa da, era berean administrazioa herritarren gainbegiratze iraunkorrari irekitzea. Hori dela eta, jarduera publiko guztia herritarrek zaindua eta partekatua izateko tresnak sortu behar ditugu.

Erronka berriak, politika berriak

Era berean, gaurtik bertatik begiratu behar diegu inguratzen ari zaizkigun erronka eta zailtasunei. Globalizazioak ez du izan behar soilik arazo bat edo eragozpen bat. Hazteko eta aurrera egiteko aukera moduan erabili behar dugu.

Ahalegina egin behar dugu modernitate globaletik baztertuta ez geratzeko. Horretarako, beharrezkoa da helburu kolektibo batzuk adostea, gure bizi-maila ez galtzeko eta etorkizunerako aurrerabidea ziurtatzeko.

Euskadi, talentuaren metropolia

Euskadin, ahalegin kolektibo bat egin behar dugu, gure ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko, pertsonen prestakuntza hobetzeko eta ikerketara eta berrikuntzara bideratzen ditugun baliabideak gehitzeko.

Bikaintasunaren herritar-kultura berri bat sustatu behar dugu, erantzukizunean, zorroztasunean eta ahalegin pertsonalean oinarritua.

Amaierako laburpena

Bere hitzaldia helburu hau lortzeko proposamen batzuk eginez amaituko du: herritar askeen Euskadi bat, solidarioagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria