Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Elkargiren enpresa-topaketari amaiera eman dio Kursaalen

2016.eko apirilak 20

Urkullu langileek erabakietan parte hartzea oinarrizkoa den lan-ereduaren alde agertu da

Iñigo Urkullu lehendakariak amaiera eman dio ELKARGIk Batzar Nagusiaren harira antolatutako 27. enpresa-topaketari. Ekitaldian izan dira, halaber, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toña. Lehendakaria langileek erabakietan parte hartzea oinarrizkoa den lan-ereduaren alde agertu da.

Elkargik, elkarrekiko berme-sozietateak, 11.500 enpresa kidetu dituenak, gaur egin du Bazkideen Batzar Nagusia, ohikoa duen enpresa-topaketaren aurretik. Ekitaldia Donostiako Kursaal Jauregian egin da «Datorkigun mundua» lelopean.  

Lehendakariaren esanetan, Elkargi funtsezko bitartekoa da berrikuntzaren finantzaketa-sistemetan aurrera egin eta enpresa-ehuna sendotzeko. Urkulluk, gainera, lan-harremanetan eredu berria ezartzea premiazkoa dela azpimarratu du; «eredu integrala» behar da, langileen partaidetzan oinarritua, enpresen lehiakortasuna hobetzea bermatzeko.

Gainera, dei egi dien euskal enpresei gazteak laneratzeko erronkari aurre egiten lagundu dezaten. Lehendakariaren iritzian, inbertsioa eta kontsumoa suspertzeko garaia da, eta, ondorioz, konfiantza ematekoa, finantzaketa-premiei erantzuteko; izan ere, «hazteko unea da».

Bestalde, lehendakariak Madrilen gobernagarritasun-akordioa lortzeko ezintasuna izan du hizpide. Urkulluren ustean, Espainiako krisi politikoa ziurgabetasun-iturria da, eta oztopoa da Euskadiri eragiten dioten arazoak konpontzeko, altzairu-sektoreko krisia kasu, eta «erabaki larria» iruditzen zaio hauteskundeak errepikatzea, azkenean, hala gertatzen bada. «Paradoxikoa da hauteskundeek konponbidea ekarriko dutela uste izatea, hautagaiak berdinak izanik, emaitzak lehengoen oso antzekoak izan daitezke eta», ziurtatu du. 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LaLarrakoetxea
    2016.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari ha clausurado hoy el 27 Encuentro Empresarial organizado por Elkargi ➡ https://t.co/1DJ6ZgW5Qz
    https://t.co/XA

  • 2016.eko apirilak 20

    Estimado señor y con todo respeto, tengan arrojo y asuman la decadente situación que le dejó su compañero de partido, Aburto. Y lo que es peor, nadie dimite ni asume responsabilidades. Pueden dormir bien por la labor ejercida en cuatro años ?. A si no vamos por buen camino. Y lo saben ...
    " POR FIN UN ALTO CARGO DEL PNV SE ATREVE A CUESTIONAR EL EMPLEO Y LAS POLÍTICAS SOCIALES DE URKULLU " http://imanolgomez.blogspot.com.es/2016/04/por-fin-un-alto-cargo-del-pnv-se-atreve.html

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak Elkargiren enpresa-topaketari amaiera eman dio Kursaalen ➡ https://t.co/NUJHrVyqSI

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari ha clausurado hoy el 27 Encuentro Empresarial organizado por Elkargi ➡ https://t.co/1DJ6ZgW5Qz
    https://t.co/XAWHv1Tl2s

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)