Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria Peñascal Kooperatibaren 30. urtemugan izan da

2016.eko apirilak 21

Urkulluk nabarmendu egin du gazteak laneratzeko konpromiso partekatua, Eusko Jaurlaritzak helburu horretarako 13 milioi euroko inbertsioa onartuta

Iñigo Urkullu lehendakaria, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toña eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte alboan zituela, Peñascal Kooperatibaren 30. urtemugan izan da. Ekitaldi horretan, lehendakariak zentro horrek gazteak laneratzen eta gizarteratzen egindako lana nabarmendu du; izan ere, Eusko Jaurlaritzak helburu hori bera du, eta, horretarako, 13 milioi euroko inbertsioa onartu du.

Peñascal Kooperatiba prestakuntza-zentroa 1980ko hamarkadaren amaieran sortu zen, auzoko gazteei gizarteratzen laguntzeko asmoz, garai hartan eskola-porrota handia zelako. Egungo instalazioak Boluetan daude, tailer guztiak 9.000 m2-ko gune bakarrean antolatzea lortu dutenez. Urtemuga dela eta, Boluetabarri eraikinean egin dute urtemuga-ospakizuna, eta bertan izan da, halaber, Bilboko alkate Juan María Aburto.

Lehendakariak Peñascal Kooperatibak gizarte-eraldaketan egin duen ekarpena goraipatu du, gizartea kohesionatzeko laguntza izan baita. Gazteak laneratzea eta gizarteratzea da kooperatiba horren sortzetiko helburuetako bat, eta helburu hori bera du Eusko Jaurlaritzak, Urkulluk nabarmendu duenez. Izan ere, ez da asko Jaurlaritzak 13 milioi euroko inbertsioa onartu duela, 3.000 gaztek lehen lana lortzeko. Helburu horrekin, ikastetxeak, enpresak eta erakunde publikoak lankidetzan jardutera deitu ditu.

Lehendakariak, gainera, Peñascal Kooperatibak balioen arloan egindako ekarpena ere azpimarratu du, gizarte-arazoetan inplikatzea eskertzeaz bat.

2 iruzkin
  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    [LANEAN TXERTATZE] Lehendakaria Peñascal Kooperatibaren 30. urtemugan izan zen atzo ➡ https://t.co/RjsYyHFDbI https://t.co/MagLNixLmL

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    [INSERCIÓN LABORAL] El lehendakari asistió ayer al 30 aniversario de Cooperativa Peñascal ➡ https://t.co/ZgpYvIJI5X https://t.co/JTi4bO1el0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak