Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak 1,2 milioi euro bideratuko ditu osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzak ematera (Gobernu Bilera 2016-04-19)

2016.eko apirilak 19

Gobernu Kontseiluak 1.200.000 euroko diru-laguntzak emateko agindu bat onartu du gaur, osasunaren arloko ikerketa-proiektuak garatzeko, Jon Darpónek zuzentzen duen sailaren apustuaren jarraituz. Osasun-arloan ikerketa sustatzearen eta bultzatzearen alde egiten du Sailak, hain zuzen, Euskadiko osasun-sistema garatzeko eta etengabe hobetzeko funtsezko elementutzat jotzen baitu. Pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzea da proiektuetarako laguntzon helburua. Horretarako, ikerkuntza eta berrikuntza babestuko ditu, gaixotasunak prebenitzera, diagnostikatzera eta/edo tratatzera bideratutako jakintza sortzea, transferitzea eta/edo aplikatzea eta osasun publikoa sustatzea.

Gaur onartutako deialdi honetan lehenetsitako arloak 2020rako Osasun-arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia berriaren eta 2013-2020rako Euskadiko Osasun Planaren barruan daude –tresna horiek Euskadin osasun-arloan egin beharreko jarduera publikoak finkatzen dituzte. Laguntza hauek Euskadiko I+G zentro publikoentzat eta pribatuentzat dira, eta zehazki, arlo hauetako ikerketa-proiektuek jaso ahal izango dituzte: Ikerkuntza Biomediko edo Osasun-arloko Teknologiei eta Zerbitzuei buruzko Ikerkuntzakoek, esku-hartzeen eraginkortasunaren segimendua barne hartuta.

Ikerkuntza biomedikotzat honako hauek hartzen dira: osasun publikoaren, eta oro har, giza osasunaren arloko oinarrizko ikerkuntza (gaixotasunak ardatz hartuta), klinikoa (pazienteak ardatz hartuta) eta epidemiologikoa, hala nola osasuna hobeto sustatzeko eta gaixotasunak prebenitzeko, diagnostikatzeko, segimendua egiteko, kontrolatzeko eta tratatzeko behar den garapen teknologikoa.

Osasunaren eta osasun publikoaren arloko teknologiei buruzko ikerkuntza, berriz, praktika klinikoa, kalitatea eta pazientearen segurtasuna eta esku-hartzeen eraginkortasuna hobetzera bideratuta dago; bereziki, ebaluazioaren ikerkuntzaren bitartez hobetzera. Osasunaren eta osasun publikoaren arloko teknologiatzat eta zerbitzutzat honako hauek hartzen dira: osasun-arloko behar indibidualak eta kolektiboak asetzeko erabiltzen diren baliabide guztiak, hala nola botikak, ekipoak, gailu eta prozedura medikoak, antolamendu-ereduak eta laguntza-sistemak.

19 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2016.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Dpto. de Salud destina 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https://t.…

  • @VArechavala
    2016.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https://t.co/1Rn5GJdAOw https://t

  • @gil_anouska
    2016.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Dpto. de Salud destina 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https:/…

  • @samanjon2
    2016.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Dpto. de Salud destina 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https://t.…

  • @inmaizcoa
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Dpto. de Salud destina 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https://t.…

  • @qepea
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Dpto. de Salud destina 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https://t.…

  • @PilarMendia
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Dpto. de Salud destina 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https://t.…

  • @damiguel77
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Dpto. de Salud destina 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https://t.…

  • @uriz_javier
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @DonostiakoOsp: El Dpto. de Salud destina 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https://

  • @OSIArabaESI
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sailak 1,2 milioi euro bideratuko ditu osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzak ematera ➡ https://t.co/Q3t9lTBTFn

  • @27andeburgos
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https://t.co/1Rn5GJdAOw https://t

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sailak 1,2 milioi euro bideratuko ditu osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzak ematera ➡ https://t.co/1Rn5GJdAOw

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https://t.co/1Rn5GJdAOw https://t.co/SibM3s5Gjv

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osasun Sailak 1,2 milioi euro bideratuko ditu osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzak ematera ➡ https://t.co/

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Dpto. de Salud destina 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https:/…

  • @es_usenet
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Dpto. de Salud destina 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https:/…

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sailak 1,2 milioi euro bideratuko ditu osasun-arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzak ematera ➡ https://t.co/vgiAm5B5Pq

  • @jdarpon
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Dpto. de Salud destina 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https:/…

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    El Dpto. de Salud destina 1,2 millones de euros en ayudas a proyectos de investigación en el ámbito sanitario ➡ https://t.co/vgiAm5B5Pq

Komunikabideek behera kargatzeko