Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

71.670 euro arte plastikoetako eta diseinuko ikastetxeetarako (Gobernu Bilera 2016-04-19)

2016.eko apirilak 19

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu honen bidez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deia egiten da.

Agindu honek, 71.670 euroko zenbateko globalarekin, araubide bereziko irakaskuntzen barruko Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduentzako langile-kostuak finantzatzeko laguntza ekonomikoak ematea du helburu, betiere, 2015-2016 ikasturtean diru-laguntzarik ez badute jaso Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultu Sailetik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko