Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Turismo-leku berrien erakargarritasuna hobetzera 1.280.000 euro bideratu dira lurraldeko turismo-proiektuak babesteko diru-laguntzen bidez (Gobernu Bilera 2016-04-19)

2016.eko apirilak 19

Eusko Jaurlaritzak 1.280.000 euro bideratuko ditu, Euskadiko helmugen erakarmena eta kalitatea hobetzeko turismo-proiektuak babesteko, eta, hartara, fluxu turistiko berriak sortzeko eta dinamizatzeko.

Honelako proiektu motak lagunduko dira:

a) helmugen erakarmena hobetuko duten lurralde-proiektu turistikoak. 

b) berrikuntzaren bitartez helmugen kalitatea eta lehiakortasuna hobetuko eta turismo jasangarri eta arduratsua garatuko duten proiektuak. Atal horretan, hauek hartuko dira aintzat:

  • Basquetour - Turismoaren Euskal Agentziak sustatutako eta kudeatutako helmugen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak. 
  • Kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketarako erreferenteak ezartzeko proiektuak. 
  • Jasangarritasun-erreferenteak ezartzeko proiektuak. 

Laguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoak eta irabazi asmorik gabeko pribatuak, baldin eta turismo-jarduera garatzeko eta sustatzeko eskumena edo helburua badute.

  • Tokiko alorrean jarduten duten erakunde publikoak (udaletxeak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak). 
  • Eskualde-mailan nahiz eskualdez gaindikoan jarduten duten erakundeak: koadrila eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapenerako elkarteak, turismoko partzuergoak, fundazioak eta beste erakunde eta elkarteak, hurrengo artikuluan bildutakoak izan ezik.

Eskaera lortzeko eta betetzeko eta hurrengo izapide guztiak egiteko, egoitza elektroniko honetara jo beharko da: 

http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-teletram/es/ (gaztelaniaz)

http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-teletram/eu/ (euskaraz)

Hasiera-data:           2016ko maiatzaren 3ko 00:00ak.

Amaiera-data:          2016ko ekainaren 2ko 12:00ak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko