Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaitzak 260.000 euro bideratuko ditu terrorismoaren biktimen elkarteei laguntzeko (Gobernu Bilera 2016-04-19)

2016.eko apirilak 19

Aurtengo diru-laguntzak emateko prozesua errazten duen eta urtarrilean onartu den araudi berriaren menpe izango dira.

Eusko Jaurlaritzak aurten guztira 260.000 euro bideratuko ditu terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzetara.  Jaurlaritzaren Kontseiluak laguntza horien deialdia onartu du gaurko bileran. Laguntazk Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez izapidetuko dira. Diru laguntzen kopurua beste urteetan ere berdina izan da.

Terrorismoaren biktimen edo giza-eskubideen arloan jardun ohi duten erakunde eta elkarteek jasoko dituzte laguntzok, Euskal Autonomia Erkidegoan badute egoitza. Laguntzen onuradun izan daitezke, halaber, honako erakunde hauek: EAEtik kanpo egoitza duten terrorismoaren biktimen elkarteak, EAEn gertatutako ekintza terroristen biktimak izanez gero beraien kideen artean; eta  irabazi asmorik gabeko beste pertsona juridiko pribatu batzuk, EAEn gertatutako ekintza terroristen biktimei laguntzeko berezko helburua badute.

Elkarteek sustatutako programa eta jarduerek honako helburuak izango dituzte, besteak beste: terrorismoaren biktimei arreta, orientazioa eta giza babesa ematea; biktimak edo bere senitartekoak laguntzea biktimak izatera eraman dituzten delituekin lotutako epaiketetara; terrorismoaren biktimei eta zaintzailearen lana betetzen duten familiako pertsonei laguntza psikosoziala eskaintzea; eta, oro har, terrorismoaren biktimei buruzko eztabaida-guneak, ikastaroak edo mintegiak antolatzea.

Laguntza horietara biltzeko eskabideak hilabeteko epean aurkeztuko dira, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Aurtengo diru-laguntzak Eusko Jaurlaritzak urtarrilean onartu zuen araudi berriaren oinarrituko dira. Araudi berri horrek teknika hobekuntzak jasoko ditu eta diru-laguntza hauek emateko prozedura erraztuko du.

Horrela ezabatu dira diru-laguntzen gehienezko mugak(lehen 48.000€koak edo 60.000€koak izan ahal ziren, aurkeztutakoaren arabera); hala ere, mugak jarri dira pertsonaleko gastuetarako eta emandako diru-laguntzen pentzutan egingo diren gastu arruntetarako, diru-laguntza hauen helburu nagusia terrorismoaren biktimei arreta eta laguntza emateko programak baitira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GPdMG
    2016.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco destina 260.000 euros a #ayudas a las asociaciones de víctimas del terrorismo ➡ https://t.co/sI6EpK3R4C

Komunikabideek behera kargatzeko