Berriak
Eu

Gasteizek hartu du Memoriaren Plaza erakusketa ibiltariaren lehen etapa Arabako lurraldean

2016.eko apirilak 18

Erakusketa ikusgai egongo da Andre Mari Zuriaren plazan apirilaren 24ra arte.

Aintzane Ezenarro GOGORAko zuzendariak Memoria Plaza erakusketa ibiltaria ireki du Gasteizen. Herritarrek parte hartzeko ekimenen horrek Arabako lurraldean izango duen lehen etapa da eta Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea du helburutzat. Apirilaren 24ra arte egongo da ikusgai erakusketa Andre Mari Zuriaren plazan.

Irekitze ekitaldian Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, udal ordezkariak, Gasteizko herritarrak eta zenbait biktima ere izan dira.

Aintzane Ezenarrok azaldu duenez, erakusketa horrek bide ireki bat izan nahi du, nahi dutenek bere lekukotza eman, bizipenak adierazi, eta emozioak parteka ditzaten. Aldi berean, orain arte Gogorak bildutako memoriaren hamaika aurpegiak, biktimen memoria eta herritarren memoria bistaratzeko gunea izan nahi du.

Ezenarrok dei egin die gasteiztarrei nork bere memoria-zatia eskaini, eta ekimen honek bideratu nahi dituen elkarrizketan eta gogoeta kritikoan parte hartu dezaten.

Ondoren, erakusketa honetarako programatutako lehen ekitaldia egin da: Sara Buesak “Vitoria-Gasteizko memoria” izeneko mahai-ingurua moderatu du; Jose Angel Cuerda, Alfonso Alonso eta Patxi Lazcoz alkate ohiek hartu dute parte bertan.

Gasteizko egitarauan dago, halaber, hilaren 21ean 19:00etan beste mahai-inguru bat egitea eta Marta Buesak eta Eva Barrosok hartuko dute parte mahai-inguru horretan.

ERAKUSKETAGUNEA

Honako gune hauek izango ditu Memoriaren Plaza erakusketak:

-        Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.

-        Lekukotzen bideoak: frankismoaren biktimen, terrorismoaren biktimen eta 107/2012 Dekretuaren babespeko biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte

-        Proiekzio eta debate eremua: bi dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguruak eta talde dinamikak antolatuko dira.

-        Mezuen horma-irudia: bertaratzen direnek aukera izango dute  beren mezua idazteko horma-irudi batean zein kutxa batean, Gogora Institutuan gorde eta Memoria Plaza webgunean argitaratzeko.

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK

Gogora Institutua memoria anitz horiek ikusgai egin eta zabaltzen hasi da, bere lekukotza eskaini nahi duen ororentzako espazioak sortuz. Memoria Plaza proiektuaren fase ibiltaria Bilbo, Durango eta Tolosatik igaro da eta orain Arabako lurraldeko lehen geldialdia egingo du Gasteizen.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ararteko
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #PazConvivencia Arranca en Gasteiz la 1ª etapa de la exposición itinerante Plaza de la Memoria en terrirorio alavés➡ https://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka urtaran, Ramiro González