Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondareari buruzko lege-proiektua onartu du

2016.eko apirilak 19

Gobernu-kontseiluak erabaki du Pasaiako Portuko Agintaritzarekin elkarlanerako hitzarmen bat izenpetzea, Herrerako geltokiaren eta Trintxerperen artean oinezkoentzako bidea eta bide-gorria eraikitzeko

Gobernu Kontseiluak Kultura Ondareari buruzko Lege-proiektua onartu du gaur, eta laster igorriko du Legebiltzarrera. Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak azaldu duenez, lege-proiektu honen bidez 1990eko Euskadiko Kultura Ondarearen Legea eguneratu eta egokitu nahi da.

 Lege-proiektuak Euskal Kultura Ondarea osatzen duten elementuak, hau da, ondare higigarria, higiezina eta inmateriala, modu global batean hartzen ditu. Honekin, babes-eredua eta erakundeen arteko koordinazioa hobetzen dira: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalen arteko koordinazioa. Gainera, udalerrietako hirigintza-katalogoetan jasoak dauden ondasunak ere Lege honen bidez babestea da beste helburuetako bat. Gaur egun ez da horrelakorik gertatzen.

Testuaren berritasun nagusien artean dago ondarea modu eraginkorragoan egituratzea, horretarako kultura-ondare higiezina, higigarria eta immateriala bereizita, eta, gainera, aholkularitza-organoak eta erakundearteko koordinaziorako organoak sorraraziko ditu. Halaber, erakunde bakoitzari dagozkion eginkizunak hobeto zehaztu dira, eta arau-hausteak zein legeak jasotako betekizunak ez betetzearen ondoriozko zehapenak ezarri.

Prentsaurreko horretan bertan, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Eusko Jaurlaritzak eta Pasaiako Portuko Agintaritzak Herrerako Euskotrenen geltokiaren eta Trintxerpe auzoaren artean oinezkoentzako bidea eta bide-gorria eraikitzeko izenpetu duten hitzarmenaren berri eman du. Proiektu horrek 5,5, milioi aurrekontua izango du. Gainera, gobernu-kontseiluak proiektu turistikoen garapenerako laguntza-programan 1,2 milioi euro inbertitzea onartu du.

BILERA ALFONSO ALONSOREKIN

Iñigo Urkullu lehendakariak eta PPren Euskadiko presidente Alfonso Alonsok atzo egin zuten bilerari dagokionez, gobernu-kontseiluaren osteko prentsaurrekoan ere parte hartu duen Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak kontraesanak sumatu ditu jarduneko Osasuneko ministroaren hitzetan; izan ere, lankidetza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, baina kide den gobernuak «obsesio birzentralizatzailea» askotan agertu du. 

Erkorekak zehaztu du, ministroak atzo eskumen-gatazkari garrantzia kendu nahi izan bazion ere, gaur-gaurkoz 33 errekurtso jarri dizkiotela elkarri, Espainiako eta Euskadiko gobernuen arteko eskumen-talkak direla kausa. Adibidez, bakarrik azken hilabetea kontuan hartuta, Rajoyren jarduneko gobernuak bi errekurtso aurkeztu ditu (Etxebizitzaren Legearen eta 35 orduko lanaldiaren aurka) eta dagoeneko formalizatutako beste birekin egin du mehatxu (frackingaren eta Eusko Jaurlaritzaren beka-politikaren aurka). Hori gutxi ez, eta oraindik Eusko Legebiltzarrak onartu ez duen lege baten kontra jotzea aztertzen ari dela iragarri du, zehazki, Adikzioen Legearen kontra. Erkorekak gogorarazi du Espainiako gobernuaren jokabide birzentralizatzailea salaketa ez dela bakarrik Eusko Jaurlaritzaren kontua, baizik eta «aldarri orokortu bat».

2016-04-19 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2016.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el proyecto de Ley de Patrimonio Cultural https://t.co/CdrcmwO3KW

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    [2] Asunto destacado ➡ El Gobierno Vasco aprueba el proyecto de Ley de Patrimonio Cultural ➡ https://t.co/9T5eOw3YKw
    https://t.co/PKu71uuLv4

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)