Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal gastronomia eta moda izango dira Euskadiren Astearen ardatzak Shangaiko Expoan

2010.eko irailak 22

5 sukaldari ospetsuk 5 diseinatzaileren diseinuak jantziko dituzte euskal gastronomia eta sukaldaritzaren “modernitatea eta sormena bateratuko” dituen ekitaldian

Juan Mari Arzak, Martín Berasategui, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz eta Eneko Atxa Azurmendik beren platerik onenak prestatuko dituzte Alicia Rueda, Ion Fiz, la firma Jota+G, Mercedes de Miguel eta Ian Mosh-en diseinuak soinean daramatzatela. Euskal moda eta gastronomia uztartuko dituen ekitaldia Shangain gauzatuko da Txinako hirian 2010eko Expoan Euskadiren Astea egingo dela-eta Gran Hotel Meliák antolatu dituen Jardunaldi Gastronomikoetan. Hitzordua merkatu txinatarrean Euskal Herriko baloreak, esaterako, “abangoardia, modernitatea eta sormena” ezagutzera emateko “aukera” bihurtu da.Patxi López lehendakariak enpresa- eta merkataritza-misioa bultzatuko du bidaia honetan, izan ere, irailaren 27tik urriaren 1era Euskadi Asiako erraldoira hurbiltzen saiatuko baita.

Shangaiko Nazioarteko Erakusketan Euskadiren Astea, Eusko Jaurlaritzak antolatuta irailaren 25etik urriaren 1era egingo dena, Patxi López lehendakariak berak bultzatuko du, baita Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta enpresa- eta merkataritza-misio gisa Txinara joan den Jaurlaritzaren ordezkaritzak eta hainbat sektoretako 70 euskal enpresa baino gehiagoren 100 ordezkarik ere. Misio honek nazioartean presentzia handiena duten sektoreetako bi bilduko ditu, hots, moda eta gastronomia, Expoan Euskadiren Asteari hasiera emango dion ekitaldi batean. Han, Euskadiko bost chef eta bost diseinatzaile ospetsuk bikote sortzailea osatuko dute Euskal Herriaren “abangoardia, modernitate eta sormen” irudia ezagutzera emateko. "Helburua Euskal Herria gehien identifikatzen duten baloreetako batzuk balioestea da, esaterako, kultura sustraitua, taldeko ahalegina eta irmotasuna”, azpimarratu du Pilar Zorrilla Turismo sailburuordeak eta “gure nortasunaren bereizgarriak” direla agertu du. Shangaiko Expoan Euskadiren Astearen aurkezpenean sukaldari eta diseinatzaileetako batzuk ere egon dira, baita Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Pilar Zorrilla Merkataritza eta Turismo sailburuordea ere. Moda eta gastronomiaz gain, ekitaldian elementu tradizionalez gozatzeko aukera ere egongo da, adibidez, txalaparta taldeak eta Ttukunak eta Oinkari dantzak.

Patxi López lehendakariak eta Bernabé Unda Industria sailburuak zuzendutako ordezkaritza ofizialarekin batera, Asiako herrialdean interesak dauzkaten 70 enpresatako 100 ordezkari baino gehiago joango dira, izan ere, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak azaldu duen bezala, Euskadiren irudi kultural eta turistikoa sustatzeaz gain, misioaren xedea “herrialde asiarrean finkatuta dauden euskal enpresen negozioak bultzatzea” eta hara sartzeko interesak dituztenentzako “ateak irekitzea” baita.

Enpresa horiez gain, Basque Culinary Centerrek ere bidaian parte hartuko du eta haren presidente Joxe Mari Aizegaren arabera, “joera gastronomikoen mundua aztertzeko esparru ezin hobea” da. “Oso polita da sormenaren arloko bi lanbidek sormenaren euskal ikuspegiari elkarrekin heltzea”, azpimarratu du Aizegak.

Diseinatzaileen ordezkari gisa, Mercedes de Miguelek adierazi du bere diseinuen presentziaren helburua “Euskadik bultzatzen duen modernitate eta globalizazio espiritua sustatzea” eta “munduan geure presentzia sustatzen laguntzea” dela.

Historiako udarik onena

Pilar Zorrilla Turismo sailburuordeak esan du bidaia honek turismoaren sektoreari “bultzada handia” eman diezaiokeela merkatu txinatarraren arreta erakarri ahal bada, aurten “euskal turismoaren historiako urterik onena izan ostean”. “Hamalau hilabetez jarraian haztea lortu dugu” azpimarratu du, eta Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) azken datuen arabera, atzerritarrak lehenengoz 100.000 baino gehiago izan direla gailendu du. "% 19ko hazkuntza ikusgarria da” iazko datuekin alderatuta, gehitu du.

2 iruzkin
  • @txorittikia
    2010.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Gastronomy and Basque fashion represent the cornerstones of the Basque Week in the Shanghai Expo . http://bit.ly/aqhL6O

  • @jicenoz
    2010.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Gastronomía y moda vasca serán los ejes de la Semana de Euskadi en la Expo Shanghai. http://bit.ly/cBDRhY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Echenique, Pilar Zorrila