Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

2030erako EAEko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Estrategia. Ondorioak

2016.eko apirilak 18

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak hala eskatuta, 2015eko ekainean martxan jarri ziren 2030erako EAEko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Estrategia prestatzeko lanak.

Bilatu nahi zenari buruzko lehen hausnarketa egin ostean, 2030erako EAEko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Estrategiak hezkuntza eraldatzailearen oinarriak zehazteko balio behar zuela ondorioztatu genuen, hala, gizarte jasangarriagoa lortzeko. Horren bidez, pertsonek eta komunitateek euren inguruneari buruzko kontzientzia hartu eta uneko eta etorkizuneko ingurumen-arazoak konpontzen jardutea ahalbidetzen duten ezagutzak, balioak, trebetasunak, esperientzia eta irmotasuna bereganatzea zen gure helburua.

Estrategia prestatzeko orduan ezinbestekoa da, lan-esparru desberdinetatik, gaiari buruzko beren ikuspegia eta ezagutza eskaintzen duten eragileak izatea. Horregatik, estrategia prestatzeko prozesuan zehar hezkuntza formaleko, ez formaleko eta informaleko zenbait eragilerekin jarri gara harremanetan, informazioa jaso eta Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntzaren lehen ikuspegia jorratzea ahalbidetu duten lan-saioak prestatzeko. Bigarren fasean, zenbait bilera egin dira interes-taldeekin, betiere etorkizunerako erronkak eta garatu beharreko jarduketak identifikatzeko. Guztira 60 pertsonek parte hartu dute partaidetza-prozesuan.

2030erako EAEko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Estrategia UNESCOk zehaztutako Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren kontzeptuan oinarritzen da. Pertsonei ondo oinarritutako erabakiak hartu eta orain eta etorkizunean bere eta gainerakoen ongizatearen alde jokatzeko jarrerak, gaitasunak, ikuspegiak eta ezagutzak garatzen laguntzea da haren helburua. Hala, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzak (GJH) etorkizun jasangarriago bateranzko bidea aurkitzen laguntzen die munduko herritarrei.

Unescok honako gai hauek jotzen ditu lehentasunezkotzat: klima-aldaketa, hondamendiak jasateko arriskua murriztea, biodibertsitatea, pobrezia murriztea eta kontsumo jasangarria. Horien artetik 2030erako EAEko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Estrategiaren arabera gai hauek dute lehentasuna Euskadin:

  • Klima-aldaketa
  • Biodibertsitatea eta ondare naturala eta kulturala
  • Kontsumo jasangarria
  • Gizarteratzea eta aukera-berdintasuna

UNESCOren premisak jarraituta, jasangarritasunerako hezkuntzak funtsezko ezaugarri batzuk ditu eta ezaugarri horiek EAEko gizarteari egokituta ezarriko dira Estrategian zehar. Jasangarritasunerako hezkuntza:

  • Garapen jasangarriaren atzean dauden printzipioak eta balioak ditu oinarri;
  • Jasangarritasunearen lau alderdien ongizateagatik arduratzen da: ingurumena, gizartea, kultura eta ekonomia;
  • Pedagogiako ikaskuntza parte-hartzailea eta pentsamendu landuak sustatzen dituzten hainbat teknika erabiltzen ditu;
  • Bizitza osoko ikaskuntza sustatzen du.
  •  

Euskadiko 2030erako Jasangarritasunerako Hezkuntzaren Estrategiak, hortaz, honako helburu hauek lortzeko egingo du lan:

  • Jasangarritasunerako Hezkuntzari merezi duen garrantzia ematea, Euskadi etorkizunean jasangarria izan dadin. Hura egitea aurreikusten duen Ingurumen Programaren agindua betetzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren eta instituzio publikoen jarduna eredu izatea, etorkizuneko gizarte jasangarri bat eraikitzeko.
  • Jasangarritasunerako Hezkuntzan lan egiten duten eragileen arteko harremana indartzea, eta haien elkarlana antolatzea.
  • Jasangarritasunerako Hezkuntzaren aitorpen soziala areagotzea, eragileen jarduna eta lana azpimarratuz.
  • Herritarren parte-hartzea sendotzea, jasangarritasunerantz joateko.
  • Jasangarritasunerako Hezkuntzaren arloko jakintza sortzea, ikerkuntza eta ikaskuntza komunitarioa sustatuz.
  • Jasangarritasunaren oinarriak txertatzen jarraitzea hezkuntzan eta prestakuntzan.
  • Hezitzaileak eta prestatzaileak jasangarritasunean janztea.
  • Hurrengo belaunaldiei jasangarritasuna transmitituko dieten eragileak jasangarritasunean janztea.
  • Jasangarritasunerako Hezkuntzaren lan-ildo nagusiak zehaztea, etorkizuneko erronkei erantzuteko.
  • Etorkizuneko belaunaldiak (gazteak) jasangarritasunean murgiltzea, elkarlan eraldatzaile bat sortzeko.
  • Jasangarritasuna txertatzea EAEko gizartearen bizi osoko ikaskuntzan.

Dokumentu sinplea, praktikoa eta zehatza lortu nahi da, Eusko Jaurlaritzaren ekintzarako printzipioak eta jasangarritasunerako hezkuntzan ekintza laguntzailea hitzartzeko gobernamendu-eredua barne hartuko dituena. Hori lehen exekuzio-fasean egin beharko da. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Irekia - 2030erako EAEko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Estrategia. Ondorioak https://t.co/6gYqbkT3Mu

Komunikabideek behera kargatzeko