Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak unibertsitatekoak ez diren ikastetxeentzako diru-laguntzak arautu ditu, Eskola Agenda 21 programa 2016-2017 ikasturtean garatzeko (Gobernu Bilera 2016-04-19)

2016.eko apirilak 19

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean onartu du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura eta Ingurumen eta Lurralde Politika sailen Agindua, Eskola Agenda 21 programa garatzeko euskal autonomia-erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2016-2017 ikasturterako eman beharreko diru-laguntzak deitzen eta arautzen dituena.

Lurraren Gailurraz geroztik (Rio de Janeiro,1992), garapen jasangarria funtsezkoa da, planetako ingurumenak etorkizuna izango badu. Hezkuntza, halaber, funtsezkoa da pertsonen jokabideak aldatzeko eta ingurumen-arazoei aurre egiteko, eraginkorrak izanik, eta egungo nahiz etorkizuneko belaunaldien ongizatea gogoan hartuz.

Ana Oregi sailburuaren arabera, «Eskola Agenda 21en programak zeresana eman zuen “Gaur ikasi, bihar jasangarritasuna lortzeko” leloarekin egindako Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren Munduko Biltzarrean (Aichi-Nagoya, 2014), Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren Hamarkadako 25 esperientzia onenetako bat izendatu zutenez. Biltzar hura garapen jasangarria lortzeko hezkuntza funtsezkoa dela argi utzi duen hamarkada horretako azken mugarria izan zen».

Gaur-gaurkoz, Euskadiko ingurumen-politika eta -jarduerak 2020rako EAEko IV. Ingurumeneko Esparru Programak zehazten ditu. Gainera, 2030erako EAEko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia berria osatu da, jasangarritasunari loturiko hezkuntza eta kontzientziazioa euskal gizartean areagotzeko xedearekin.

Gaur onartutako aginduak arautzen ditu lehiaketa bidez emandako diru-laguntzak, euskal autonomia-erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei 2016-2017 ikasturtean Eskolako Agenda 21 programa garatzeko ematekoak direnak.

Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz egin ahal izango dituzte eskabidea, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak. Itunpeko ikastetxe pribatuen kasuan, eskabide-orriak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak bide elektronikoan nola izapidetu behar diren jakiteko, jo helbide elektroniko honetara: https://euskadi.net/ayuda_subvencion/2014/A21E/y22-izapide/eu EAEko ikastetxe publikoen kasuan, berriz, deialdi hau elektronikoki izapidetzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailaren «Herri ikastetxeak» izeneko atariaz baliatu beharko da: https://educacion.hezkuntza.net/group/deialdiak/agenda21-2014

Xede horretarako, gehienez ere, seiehun mila (600.000) euro bideratuko dira. Diruz laguntzekoak izango dira Eskola Agenda 21 proiektua garatzeari zuzenean loturiko gastuak; ez dira diruz lagunduko, ordea, Eskola Agenda 21 proiektuari zuzenean loturik ez daudenak; irakasleek itundutako ikastetxe pribatuetan proiektua garatzen igarotako orduen kostua; eta, proiektua garatu ez arren, erosi beharreko materialak, lanabesak edo altzariak.

Diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa ez du gaindituko erakundeak eskatutakoa, ezta gehieneko kopuru hauek ere:   5.000 euro, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria indarrean duten ikastetxeentzat, eta3.000 euro, gainerako ikastetxeentzat. Ikastetxe bakoitzak Eskola Agenda 21 proiektua garatzeko bostehun (500) euroko gutxieneko kopurua jasoko du. Horretaz gain, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria indarrean duten ikastetxeek mila (1.000) euro gehiago jasoko dituzte.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OrtzadarSL
    2016.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak unibertsitatekoak ez diren ikastetxeentzako diru-laguntzak arautu ditu, Eskola Agenda 21... https://t.co/QVd53ADRgq

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eusko Jaurlaritzak unibertsitatekoak ez diren ikastetxeentzako diru-laguntzak arautu... https://t.co/9R7Wa7zbln

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco regula las subvenciones a centros escolares no universitarios para el... https://t.co/R86BGbxxQV

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)