Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Aguirre: "Hazkunde ekonomikoak berrikuntzan oinarrituta egon beharko du eta aldi berean, iraunkorra, lehiakorra eta barne-hartzailea izan beharko du"

2010.eko irailak 22

Aguirreren ustez, egungo egoera ekonomikoak "krisiaren irteeran kokatzen gaitu" 

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak Elkargik antolatu duen Finantza eta Diru-zaintzari buruzko XI. Foro Profesionalari hasiera eman dion hitzaldia eman du. Foro horretan 1.000 enpresen finantzen kudeaketaren arduradun eta finantzarik baino gehiagok esku hartuko dute. 

Ekonomia sailburuak Elkargiren Foroaren iazko edizioan esan zuena gogorarazi du, izan ere, enpresen itxura finantzarioa lehiakortasun abantailak lortzeko "funtsezkoa" dela adierazi baitzuen. Zentzu horretan, aurreko urte osoan jasandako kreditu murrizketa "gogorra" aipatu ondoren, egoera ekonomikoak "hobera" egin duela gailendu du. 

Aguirreren ustez, egungo egoera ekonomikoak "krisiaren irteeran kokatzen gaitu". Euskal ekonomiak aurtengo bigarren hiruhilekoan BPGaren urte arteko ehuneko 0,5eko tasa positiboa lortu du. Horren harira, Europako ekonomia garrantzitsuenek urteko bigarren hiruhilekoan tasa positiboak lortu dituztela gogorarazi du, baina Espainian kopuru "apalagoak" lortu direla gailendu du. 

Halere, sailburuaren hitzetan "garai honetako aberaste ekonomikoa, seguruenik, joan zen hamarkadakoa baino txikiagoa izango da", hazkuntza gaitasuna ez delako hain handia izango biztanleriaren zahartzearen ondorioz, eta horrek "Europako eredu soziala mantentzera" ere behartuko gaitu. 

Sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren asmoa gizarte zerbitzuak "eskubideak murriztu" gabe mantentzea dela, baita inbertsioak ere, nagusiki eredu produktiboaren aldaketari heltzeko "beharrezkoak" diren inbertsio produktiboak. Horrez gain, aldaketak berrikuntzan oinarritu behar duela eta eredu soziala "iraunkorra" izatea lortu behar duela azaldu du. 

"Hazkunde ekonomikoak berrikuntzan oinarrituta egon beharko du eta aldi berean, iraunkorra, lehiakorra eta barne-hartzailea izan beharko du", gehitu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre