Berriak Segurtasuna
Eu

495 gaztek egin dute aldi baterako udaltzainen poltsa osatzeko azterketa

2016.eko apirilak 16

Lehen probak gaur goizean egin dituzte Gasteizko Europa jauregian

Guztira, 495 gaztek egin dituzte aldi baterako udaltzainen poltsa osatzeko lehen bi azterketak gaur goizean Gasteizko Europa jauregian. Lehen proban ezagutza teorikoak aztertu dira, eta bigarrenean, berriz, proba psikoteknikoa eta nortasun-proba egin zaie izangaiei. Bi probak nahitaezkoak dira eta izaera kanporatzailea dute. Gainditzen dituztenak deituko dituzte proba fisikoa egiteko.

Apirilaren 11n amaitu zen izena emateko epea eta, guztira, poltsa osatzeko 739 eskabide aurkeztu ziren. Horietatik 698 onartu ziren, gainerakoek ez baitzituzten betetzen eskakizun guztiak. Gaur, azterketa egin dute 495 izangaik; horietatik 104 emakumezkoak dira, eta 391 gizonekoak. Lurraldeka, 318 bizkaitarrak dira, 119 gipuzkoarrak, 57 arabarrak eta nafar bat.

Lanpostu hutsak betetzeko poltsa

Bitarteko udaltzainen poltsa berriaren xedea da Segurtasun Sailarekin hitzarmena izenpetu duten Euskadiko udalerrietan oporrak direla eta sor daitezkeen hutsuneak betetzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian martxoaren 22an argitaratu zen deialdiak ezarritakoaren arabera, oposizio bidezko hauta-proba bat egingo dute izangaiek, eta prestakuntza-ikastaro bat, orain bi urte lehen aldiz egin zen legez.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautatutako lagunak deituko ditu, lehentasun-hurrenkerari jarraituta, maiatzean 40 pertsonentzako prestakuntza-ikastaro bat egiteko. Ikastaroa amaituta, prestakuntza hori egiten duten pertsonek ebaluazio bat gainditu beharko dute eskuratutako ezagutzak egiaztatzeko, eta gai edo ezgai kalifikazioa emango zaie.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko