Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

NBE-k Eusko Jaurlaritza errekonozitu du hezkuntza-jardunbide egokiak direla eta

2016.eko apirilak 16
  • NBEk kudeaketa publikoaren arloko munduko bost jardunbide egoki errekonozitu ditu, horien artean EAErako Arreta Goiztiarreko Eredua.
  • Euskadin jada ezartzen ari den protokolo horrek ikasteko zailtasunak zein gaitasun handiak adin goiztiarretan hautematea du xedetzat.

Nazio Batuen Garapenerako Programak eta Eskualde Batuen Erakundeak (ORU Fogar) Euskal Autonomia Erkidegorako Arreta Goiztiarreko Eredua ez ezik, horren baitan abian jarri den Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa ere errekonozitu du hezkuntza-esparruan, kudeaketaren arloko munduko jardunbide egokiak direlakoan. Horrenbestez, Euskadin sortutako eta gure ikasgeletan jada aplikatzen ari diren esperientzia hori nazioartean zabaldu eta ezarri ahal izango dute hala nahi duten hezkuntza-komunitate guztiek. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ere horixe nahi du, protokolo hori mundu osoan erabiltzea, munduko ume guztien garapena eta ikaskuntzaren kalitatea hobetzearren.

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren ordezkariek proiektuaren aurkezpenean eta sariak banatzeko ekitaldian parte hartu dute Rio de Janeiron (Brasilen), Eskualde Gobernuen VII. Munduko Gailurraren barruan.

Haur Hezkuntzan abian da jada Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Politika eta Kultura Sailak prestatu eta osasun- eta gizarte-sistemekin koordinaturiko Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa. Ikasgelan bertan ikasleei antzeman dakizkiekeen garapen-zailtasunak adin goiztiarrean hautematea eta horien gainean esku hartzea ditu xedetzat. Hartarako, baina, prestakuntza behar dute horrelako neska-mutilez arduratzen diren irakasleek, eta alderdi hori bereziki nabarmentzen du Euskal Autonomia Erkidegorako Arreta Goiztiarreko Ereduak.

Protokolo horrek aplikatzen duen Garapenaren Ohiko Zaintzari esker, ikasleen garapen-zailtasunak bezalaxe gaitasun handiekin lotutako zantzuak ere hauteman daitezke. Garapen-zailtasunak, halaber, askotarikoak izan daitezke: zentzumenenak (entzumen edo ikusmenekoak...), fisiko eta motorrak, hizkuntza eta komunikazioarekin lotutakoak, arazoak hauteman eta konpontzearekin zerikusia dutenak, edota gizarte-harremanen arlokoak, besteak beste. Horrelako kasuek, adin goiztiarrean hauteman ezean, arazoak sor ditzakete umeen garapenean, ikaskuntzari dagokionez, hain zuzen. Haur Hezkuntzan era horretako zailtasunak hautemanez gero, egoki esku hartzeko aukera dago, haien garapen osoan oztopo izan ez daitezen.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila 2015-2016 ikasturtean hasi da Arreta Goiztiarreko Eredua zein horri lotutako Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa aplikatzen, eta Haur Hezkuntzako 3.000 irakasleri baino gehiagori eman die prestakuntza horretarako. Lehen urte honetan 2 eta 3 urtekoen ikasgeletan jarri da martxan. Datorren 2016-2017 ikasturtean berriz, 4 eta 5 urtekoen ikasgeletan abiaraziko da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eduvasco96
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La ONU reconoce al Gobierno Vasco por sus buenas prácticas educativas ➡ https://t.co/3hgyaFSaEj

  • @mikel_uriguen
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La ONU reconoce al Gobierno Vasco por sus buenas prácticas educativas ➡ https://t.co/3hgyaFSaEj

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)