Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

"Airea", modulo berria IKSeeM-n

2016.eko apirilak 15

 

  • Alejandra Iturrioz Ingurumenaren Administrazioaren zuzendariak IKS-eeM aplikazioko modulu berria aurkeztu du, «Airea» izenekoa

 

Datorren maiatzean abiaraziko dute Airea izeneko modulu berria IKS-eeM web aplikazioan, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak (AKDJ) Euskadin egiten dituzten instalazioen datuak komunikatzeko, eta informazio hori kudeatzeko prozesuetan aurrerabide handia eragingo du. Modulu horrek AKDJ instalazioen baimenak eta jakinarazpenak izapidetzen eta neurketen txostenak bidaltzen lagunduko du. Hala, AKDJ instalazioek, ingurumen-arloko erakunde kolaboratzaileek eta administrazioak lan-metodologia aldatu beharko dute.

 

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak IKS-eeM sisteman hainbat aldaketa egin ditu. Aldaketa horien berri emateko, ingurumenaren arloko aholkularitza-enpresentzat, AKDJ instalazioentzat eta bestelako interesdunentzat jardunaldia egin dute. Alejandra Iturrioz Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren zuzendariak eta Nicolás García-Borreguero Aire-zerbitzuaren buruak azaldu dituzte berritasun guztiak.

 

«IKS-eeM sistemaren berritasun nagusia “Airea” izeneko modulua da, atmosfera kutsa dezaketen jarduerei buruzko baimenak eta jakinarazpenak izapidetzeko eta ingurumen-arloko erakunde kolaboratzaileen bidez neurketa-txostenak bidaltzeko. Ondorioz, aldatu egingo da Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Aire Zerbitzuak erabiltzen duen lan-metodologia», azaldu du Alejandra Iturriozek.

 

Laburbilduz, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Aire Zerbitzuaren lan-metodologiaren aldaketek atmosfera kutsa dezaketen jarduerei buruzko baimenak eta jakinarazpenak izapidetzeko eta neurketa-txostenak bidaltzeko moduei eragingo diete.

 

 

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @coitibi
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    App para comunicar datos de actividades contaminadoras #Euskadi @IngurumenEJGV - https://t.co/VZlXexDFR6 https://t.co/0DUa4REUod

  • @GanNavarra
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@Gob_eus agiliza la gestión de consultas, información, gestión y solicitudes relacionadas con la calidad del aire ➡ https://t.…

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 18
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 18
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 18
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko apirilak 18
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Nicolas García-Borreguero