Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

Bele, Bilboko Euskal Lutheria Eskola. Lutheria ikasketetarako sarbide probak

2016-04-15

Sarbide probatarako izen ematea, apirilaren 15etik maiatzaren 25era

Bele, Bilboko Euskal Lutheria Eskolak (Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan du egoitza), Lutheria ikasketa ez arautuetara sarbidea egiteko probatan izena emateko epea ireki du gaur.

Probatara aurkezteko interesik duen orok, izen-emate orria aurkeztu beharko du Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan, edo e-postaz bidali, honako helbide honetara:  lutheria@conservatoriobilbao.com

Bete beharreko baldintzak:

  • Batxiler titulua edo baliokidea, edo Unibertsitaterako hogeita bost urte baino zaharragokoentzako sarbide-proba gainditua izatea.
  • Oinarrizko Musika ikasketen Diploma izatea edo baliokide den Oinarrizko Graduko Diploma Kontserbatorio ofizial edo baimendutako zentro batean lortutakoa. (Musika ziurtagiri hori ez duten hautagaiek ikasketa hauetara sartzeko aukera izango dute musika ezagutzei buruzko froga bat gaindituz gero. Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan burutuko da froga hau. Froga gainditzeak ez du derrigorrez Oinarrizko Mailako zertifikazioa lortu izatea.

Sarbide-probak:

Luthería ikasketetarako sarbide proba espezifikoa 0tik 100era baloratuko da, eta hiru atal izango ditu:

  1. Epaimahaiak proposatutako modelo baten gaineko marrazketa artistikoko ariketa. Notaren % 35 izango da.
  2. Epaimahaiak proposatzen duen pieza bat egurrean eskuz egiteko ariketa. Notaren % 35 izango da.
  3. Epaimahaiak proposatzen duen gai bati buruzko idazlana. Notaren % 30 izango da.

Sarbide-probak epaimahaiaren aurrean burutuko dira, Bilboko Bele Lutheria Eskolan bertan, 2016ko ekainaren 17an.

Bele, Bilboko Euskal Lutheria Eskola

Bele, Bilboko Esukal Lutheria Eskolak hiru ikasturtetan antolatzen du bere Ikasketa Plana. Hiru urte horietan, arkuzko hari-instrumentuak –biolinak, biolak edo biolontxeloak- eskuz, artisau eran eraikitzen ikasten du ikasleak. Artisau bokazioa, musikarekiko gustua eta luthierraren langintzarekiko zaletasuna duen orori zuzenduriko ikasketak dira.

Lutheria ikasketa ez arautuen artean kokatzen da, beraz, ikasketak burutzerakoan ez da titulaziorik lortzen. Ikasketak amaitzen dituzten pertsonek gaitasun akreditazio bat jasotzen dute, 1986an hasitako ibilbidea duen eskola batek, Belek, emana.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)