Berriak
Eu

OSALANeko zuzendari nagusiak Izaskun Urienek barruko airearen kalitateari buruzko jardunaldian parte hartu du

2016.eko apirilak 15

Ekitaldia AVECAIk antolatu du Bilbon, Barruko Giro-kalitaterako Enpesen Euskal Elkarteak bere 15. urteurrena gogoratuz.

Bere hitzaldian OSALANeko zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek gogoratu du laneko arriskuen prebentzioaren ezarpena Euskadin desberdina dela sektorearen arrisku mailaren arabera. Arrisku handiko sektore eta aktbitateetan “ezarriago dago”, segurtasun ezak langile eta enpresarentzako ondorio larriak ekarri ditzake eta, istripu larriak esaterako. Aldiz, istripua izateko arriskua eta pertzepzioa baxuagoa den sektore eta aktibitateetan, non arazoak gaixotasunei lotuta agertzen diren eta hortaz, ondorioak epe luzeago batean agertzen diren, “prebentzioak lehentasuna izateari uzten dio”.

Dena den, 1995.urtean Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea onartu zenetik “lan leku seguru eta osasuntsua izateko” egindako bidea azpimarratu du Urienek. Bide horretan “enpresek lan postuetako baldintzak hobetzeko egindako ekarpen garrantzitzu eta beharrezkoa” azpimarratu ditu.

Izaskun Urienek Pedro Gurrutxaga AVECAIko presidentearekin,Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidentearekin eta Mikel Alvarez, Bilboko Udaleko Alkatetza, Garapen Ekonoomiko eta Gobernu Oneko zinegotziarekin batera parte hartu du hasiera ekitaldian. Ondoren, barruko giroaren kalitateari eskainitako hitzaldiak izan dira, tartean, OSALANeko teknikaria den Mª Nieves de la Peñarena, “Giro fisikoa, osasuna eta lana” izenburuarekin.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gabireleuskoges
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jornada "Protección de la salud; la importancia de la calidad ambiental interior" organizada por AVECAI ➡ https://t.co/wetS7hJs

  • @DiazMarfelix
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jornada "Protección de la salud; la importancia de la calidad ambiental interior" organizada por AVECAI ➡ https://t.co/wetS7hJs

  • @ARROYABE53
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jornada "Protección de la salud; la importancia de la calidad ambiental interior" organizada por AVECAI ➡ https://t.co/wetS7hJs

  • @LoliRicoG
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jornada "Protección de la salud; la importancia de la calidad ambiental interior" organizada por AVECAI ➡ https://t.co/wetS7hJs

  • @JGorbena
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    Jornada Protección de la salud; la importancia de la calidad ambiental interior, organizada por AVECAI https://t.co/u7BppSiBBZ

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)