Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak salatu du Espainiako gobernua politika birzentralizatzailearekin «obsesionatuta eta tematuta» dagoela

2016.eko apirilak 15

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iritzia eman du Espainiako gobernuak Euskadiko Etxebizitzaren Legearen aurka jarritako errekurtsoa Konstituzio Auzitegiak onartu izanari buruz

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak iritzia eman du Espainiako gobernuak Euskadiko Etxebizitzaren Legearen aurka jarritako errekurtsoa Konstituzio Auzitegiak onartu izanari buruz. Erkorekak Espainiako gobernua politika birzentralizatzailearekin «obsesionatuta eta tematuta» dagoela salatu du, eta horren adibide dela gobernu horren «ikuspegi zentralista eta inperialarekin» bat ez datozen arau autonomiko guztiak aurkaratu izana.

Etxebizitza edukitzeko eskubide subjektiboa aitortzen duen Etxebizitzaren Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak 2015eko ekainean. Espainiako gobernuak errekurtsioa jarri zion eta, orain, Konstituzio Auzitegiak izapidetzea onartu du, eta behin-behinean eten, Konstituzioa betetzen duen edo ez ebazteko. Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iritzian, «kritika gogorra» merezi du gobernu horren jokabideak, «jardunean dagoelako itxurak egiten dituelako arlo guztietan, pultsio birzentralizatzaile obsesiboan izan ezik», legegintzaldi osoan legez.

Bermeen auzitegiak jarduneko Espainiako gobernuaren errekurtsoa izapidetzeko probidentzia bat eman du eta behin-behinean eten du arauaren aplikazioa. Horrek, baina, ez du behin betiko indargabetuko, bost hilabeterako baizik, eta luzatzeko aukerarekin. Epe horretan, auziaren gaineko erabakia hartu beharko du. Konstituzio Auzitegiak, etetea eta izapidetzea onartzeko probidentziaren bidez, iragarri du espedientea «diputatuen Kongresura eta Senatura bidaliko duela, zehazki, horietako presidenteei, hala nola Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari, zehazki, horietako presidenteei, eta hamabost eguneko epea izango dutela horiek guztiek auzian pertsonatu eta egoki iritzitako alegazioak egiteko». 

SORIA MINISTROAREN UKO EGITEA

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Industria, Energia eta Turismoko jarduneko ministro José Manuel Soriaren uko egitearen gaineko iritzia adierazi du. Erkorekaren ustean, «egin zezakeen onena egin du», baldin eta enpresa horiekin duen harremana ez bada bateragarria kargudun publikoa den aldetik dagokion erantzukizunarekin.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    @jerkoreka denuncia la “obsesión y persistencia” del Gobierno español en reafirmar su política recentralizadora ➡ https://t.co/Z3A1niM56C

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    @jerkoreka-k salatu du Espainiako gobernua politika birzentralizatzailearekin «obsesionatuta eta tematuta» dagoela ➡ https://t.co/GAKWrVsAMO

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)