Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2016/04/21)

2016.eko apirilak 21

Gai-zerrenda:

- Aldez aurreko gaia. Behin betiko ebaztea apirilaren 14ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz, legez besteko proposamen hauei buruz:

- -Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EITBren 2016-2019 aldirako programa-kontratua bertan behera uzteari buruz. (10\11\02\01\0904)

- -Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EITBren programa-kontratua bertan behera uzteari buruz.(10\11\02\01\0907)

- 1. Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, larrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzeko lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\09\01\00\0006)

- 2. Mozioa, Maider Otamendi Tolosa EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Etxebizitza Legeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(10\11\03\00\0195)

- 3. Mozioa, Patxi Elola Azpeitia Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskotrenek Donostiaren eta Urola Kosta-Debabarrenaren arteko tartean dituen gaueko zerbitzuei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0197)

- 4. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Arartekoak argitaratu duen Euskadiko energia-pobreziari buruzko eztabaida sozialerako oinarriak izeneko urtarrilaren 26ko 1/2016 Gomendio Orokorrari buruz eta arazo larri horri aurre egite aldera Eusko Jaurlaritzak etorkizunean hartuko dituen neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0198)

- 5. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, 2016ko ekitaldian enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako diru-laguntzak emateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0898)

- 6. Mozioa, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal industria-sektorea pairatzen ari den krisi larriak sortutako egoeraren inguruan Jaurlaritzak garatutako politikaz eta etorkizuneko perspektibez. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0193)

- 7. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, altzairuaren krisiak erasandako eskualdeak ekonomikoki eta sozialki bultzaberritzeko plan bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0921)

- 8. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, 2016 Lekaleen Nazioarteko Urteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0903)

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    [BIDEOA] Gaurko Ohiko Osoko Bilkura, iadanaik ikusgai (2016/04/21) ➡ https://t.co/iAFqiKSZxX
    #ParlamentoVasco #EuskoLegebiltzarra

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 21

    Comentario de Twitter:
    [VÍDEO] Ya puedes ver el Pleno Ordinario celebrado hoy (21/04/2016) ➡ https://t.co/KemYIZDEVn
    #ParlamentoVasco #EuskoLegebiltzarra

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)