Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eta Xuntako Presidenteak elkarlanerako bide berriak aztertuko dituzte

2016.eko apirilak 15

Iñigo Urkullu lehendakariak Galiziako Xuntako presidente Alberto Núñez Feijóori harrera egin dio gaur goizean, Ajuria Enea jauregian. Egoera ekonomikoa eta Galiziaren eta Euskadiren arteko harreman-aukerak aztertu dituzte topaketan, beste gai batzuen artean.

Bi gobernuen lehentasuna garapen ekonomikoa eta enplegu-sorkuntza da; horretan bat etorri dira Euskadiko eta Galiziako exekutiboetako buruzagiak. Ildo horretan, zenbait arlotan elkarlanean aritzeko aukera aipatu dute, adibidez: itsas-industrian, elikadura-industrian eta turismoan.

Bien arabera, Euskadiko eta Galiziako itsas-industriaren sektoreak goranzko fasean jarraitzen du eta Tax Lease gatazkaren aurreko jarduera-mailak berreskuratzen ari da. Itsas-sektorea esparru garrantzitsua denez, altzairuaren krisiagatik kezkatuta agertu dira. Lehendakariak eta Galiziako presidenteak arlo honetan bi gobernuak elkarlanean aritzearen alde egin dute, Txinaren dumpingari aurre egiteko.

Feijóok eta Urkulluk zuzentzen dituzten gobernuen eredu ekonomikoak hori eta bestelako jarduera ekonomikoak lehenesten ditu, Administrazioak bultzatu behar duen hazkunde iraunkorraren oinarri baitira jarduera horiek. Ildo horretan, berrikuntzaren eta 4.0 Industriaren aldeko apustua egiten ari dira bi lurraldeak aspalditik eta apustu hori lankidetzarako gune bat da, aukera ugari eskaintzen dituena etorkizunari begira.

Elikadura-industria da bi erkidegoek komunean duten beste arlo garrantzitsuetako bat, sektore lehiakorra baita. Esnearen sektorean elkarlana dago eta bai lehendakariaren bai Xuntako presidentearen iritziz elkarlanerako bide berriak aztertu behar dira.

Halaber, bi erkidegoek arrantzan egiteko zaletasuna dute aspalditik eta horrek interes komunak eragin ditu. Ahalik eta enplegu eta aberastasun handiena sortzeko baliabide naturalak baliatu eta guztiontzat onuragarria den kuota banaketa defendatzea lehentasunezko gaia da bi lurraldeontzat, eta hori guztiz bat dator jarduera hori jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena bilakatzeko konpromisoarekin.

Turismoari dagokionez, Euskadik eta Galiziak zenbait antzekotasun dauzkate eta jadanik Donejakue bidearen sustapenean eta posizionamenduan elkarlanean ari dira eta Iparreko Bidea oraintsu Gizateriaren Ondare izendatzeak sendotu du hori guztia. Bestalde, euskal eta galiziar komunitateek antzeko paisaia-ezaugarriak dituzte.

Ingurumenaren babesa ere izan dute hizpide. Era honetan, bi presidenteak aldaketa klimatikoaren aurka elkarlanean aritzeko prest agertu dira arku atlantikoaren bitartez.

En la reunión han abordado también la protección del medio ambiente. En este sentido, ambos presidentes creen oportuno trabajar conjuntamente en la lucha contra el cambio climático a través del eje atlántico. 

Gizarte politikei dagokienez, euskal eta galiziar agintariek garrantzitsutzat jo dute kalitatezko zerbitzu publikoak izatea –horretan ahalegindu dira krisialdian zehar– eta bide berriak bilatu dituzte etorkizunean zerbitzu horiek hobetzen jarraitzeko. Ildo horretan, datorren asteazkenean lankidetza hitzarmen bat izenpetuko da bi lurraldeetako osasun zerbitzuen artean ahaleginak batzeko osasun arloko berrikuntzan.

Gainera, Lehendakariak Euskadin Herri hitzarmen moduan planteatutako demografiaren inguruko familia eta haurrak babesteko estrategiaz ere aritu dira; baita, Galiziako Parlamentuan aurkeztutako Demografia Dinamizatzeko Planaz eta Jaiotza-tasa babesteko Programaz ere.

Espainiako Estatuko egoera politikoari dagokionez, biek esan dute egonkortasun instituzionala behar dela, alderdien arteko akordio politikoetan oinarrituta.

Biek, Urkullu lehendakariak eta Núñez Feijóo presidenteak, bi herriek harreman hona daukatela adierazi dute. Kultura eta hizkuntza propioak eta sustrai sakonak dituzte. Bai emigrazioa bai immigrazioa ezagutu dituzte eta Euskadi harrera-lurraldea ere izan da duela urte askotatik finkatutako komunitate galiziarrarentzat.  Komunitate hori Euskadiren orainaren eta etorkizunaren parte da eta bi presidenteek harremanak hobetzeko eta aurrerapausoak emateko elkarrekin lan egitea adostu dute. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak eta Xuntako Presidenteak elkarlanerako bide berriak aztertuko dituzte ➡ https://t.co/rDVp6uPzw4
    https://t.co/EiGdKjrGzL

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    [RECEPCIÓN] Lehendakari y Presidente de la Xunta estudiarán nuevas vías de colaboración ➡ https://t.co/Sx1Ydx6IRq
    https://t.co/N6CGgiTyRE

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alberto Núñez Feijóo