Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Asteburuan Bartzelonako B>TRAVEL azokak Euskadiren turismo eskaintza hartuko du

2016.eko apirilak 15
  • Euskadiko standak euskal mitologia izango du protagonista eta asteburuan zenbait ekintza hartuko ditu bertaratzen direnentzat

 

B>Travel, Bartzelonako turismo azokak Euskadiren turismo eskaintza hartuko du asteburu honetan, 100 metro karratuko stand batean eta euskal mitologiaren protagonismoarekin. Eusko Jaurlaritzako sailburuorde Itziar Epalza eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Arantza Madariaga bertan egongo dira Euskadiko standaren jarduerari babesa emateko. Stand horrek bi informazio gune izango ditu, egurrezko kutxen itxuraz, eta eguzkilore, basajaun eta amilamia elementu mitologikoei buruzko grafikoekin.

 

Erakusmahaietan Bilboko Kanpuseko turismo ikasle eta beste bi pertsona egongo dira eta 3 euskal hiriburuak, kostaldea, barnealdea eta Arabako Errioxari buruzko informazioa gazteleraz, euskaraz eta katalanez eskaini ahal izango dute.

Azokan jatorrizko deituradun produktu enogastronomikoei eta ostatuei buruzko liburuxkak ere banatuko dira. Eta aurten, nobedade gisa, Madrilen aurkeztutako mitologiakoa eta turismo familiarrari buruzkoa ere emango dira.

Asteburuan sustapen ekintza ezberdinak garatuko dira:

  • Ibilbide birtuala Euskadin zehar: ostiral, larunbata eta igandean (10:00-20:00). Neurrira garatutako aplikazio batean oinarritutako esperientzi berri da, eskuragarri dagoen hardware azken teknologia erabiltzen duena (“oculus rift”) eta komunikazio multisensorial baten bidez, mundu birtualean, Euskadi turismo baliabide batzuen 360 graduko ikuskizuna eskaintzen duena. Aldi berean, egitasmo pilotu honekin Bartzelonako Firak antolatutako ekintza bateratu baten ere parte hartuko du Basquetourrek. Horri esker, esperientzian parte hartzen duen bakoitzak euskal produktu gastronomikoen otar baten zozketan parte hartzeko aukera izango du. Horretarako, azokako bisitari bakoitzak “B-Travel Passport” deitutako pasaportea izango du eta esperientzia bukatu ondoren, bertan zozketan parte hartu ahal izateko eskubidea emango dion zigilu bat jarriko die.
  • Eta Bartzelonako “Euskal Etxea”-ren laguntzarekin, ostiral arratsaldean txalaparta musika saioak eskainiko dira eta larunbata arratsaldean eta igande goizean, euskal mitologiaren inguruko “Izena badu, bada” deitutako dantza saioak.

Merkatu kataluniarra Estatuko bigarren garrantzitsuena da, Madrilen ostean, eta Euskadik dituen bisitari-sarrera guztien %14,7a da. Iaz 256.000 tik gora bisitari ekarri zituen Euskadiko hotel eta landa-establezimenduetara. Hau da, 2014an baino %7,7 gehiago.

Bisitari kataluniarrak oso ondo ezagutzen du jomuga, Euskadira egiten dituen bidaiak errepikatzen ditu eta bere kabuz bidaiatzen da.

Oro har, Estatuko bisitaria gastronomia eta ardoak eta “city break” deitutakoek erakarrita etortzen da. Baina kataluniarrak, jomuga ondo ezagutzen duenez, toki ezagun hauez aparte kostaldeko eta barnealdeko toki ezezagunak ikustea ere gustukoa du. Baliabide berriak ezagutu nahi ditu.

Bere kabuz antolatzen du bidaia eta informazioa, batez ere, lagun eta senitartekoen bidez (%41) eta interneten bidez (%37) bilatzen du.

Estatuko bisitari baten bidaiaren gastua 96,9 eurokoa da pertsonako eta eguneko. Kataluniatik datozenen kasuan, pertsonako eta eguneko gastuaren bataz bestekoa handiagoa da, 107,7 eurokoa, hain zuzen ere.

Bisitari kataluniarrak, bataz beste, egonaldi luzeagoak ere egiten ditu (4,5 gau) eta aldiz, estatukoak bataz beste, 3,8 gau egiten ditu gure artean.

Bidaiaren asetze-maila ere oso handia da eta ia bisitari guztiek Euskadi turismo jomuga gisa gomendatuko lukete senitarte eta lagunen artean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)