Berriak Osasuna
Eu

Jon Darpón: «2016-2020 aldirako Zainketa Aringarrien Euskal Planak kalitatezko arreta eskaini nahi dio pazienteari eta bere familiari etxean, egoitzan eta ospitalean»

2016.eko apirilak 18

Osasun sailburuak gaur aurkeztu duen zainketa aringarrien planarekin beste urrats bat eman da pazientean eta zaintzaileetan ardaztutako arreta integratu eta eraginkorraren aldeko apustuan

 

«Zainketa Aringarrien Plana berri hau, ikuspuntu etiko batetik abiatuta, ekitatearen aldeko konpromisoa da eta baita pertsonen duintasunaren  aldeko konpromisoa ere. Helburua, euskal gizarteari laguntza-sistema hobea eskainzea da, adin nagusikoak zein umeak izan. Plan hau, legealdi hasieran hartutako konpromisoaren emaitza da eta osasun sisteman aurrera pauso garrantzitsua, bai pertsonen duintasunaren alde, baita kalitatezko zerbitzu baten alde ere.»Hori da, Osasun sailburuaren esanetan, 2016-2020 aldirako Zainketa Aringarrien Euskal Planaren azkenburuko xedea. Bilbon aurkeztu du gaur goizean, prentsaurrekoan, Jon Darpón berak, Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Iñaki Berraondo eta Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendari Antonio Arraiza alboan zituela.

Jon Darpón sailburuaren arabera, pazientean eta zaintzaileetan, hots, pertsonetan ardaztutako arreta integratu eta eraginkorra «funtsezkoa» da plan horretan; beraz, «zainketa aringarrietan kalitatezko arreta eskainiko duen laguntza-eredua garatzearen alde egin du apustu, Osakidetzako arreta-maila eta lurralde historiko guztietan».

Bere iritzian, «Euskadiko eremu soziosanitarioaren eraikuntzan emandako aurrerapausoaz gain, munta handiko aldaketa ere izango da». Arlo kualitatiboan, aholku-baliabide espezifikoak eskainiko dituelako, eta zerbitzu homogeneoa Euskadi osoan, arreta-maila guztietan pazientearen beharretara egokituta egongo dena. Kuantitatiboan, ordea, baliabideak zehazten dituelako, bai unitate espezifikoen bitartez, bai aholkulari-talde espezifikoen bitartez. Talde horiek direla medio, sistemak baliabide-ekarpen gehigarria jasoko du, adibidez Eibarko Ospitale berriko premia aringarriak dituzten pertsonentzako ohe erabilgarriei esker. 

Planak, ondorioz, arreta-baliabide gehiago bideratzea dakar, eta horiek modu mailakatuan ezarri beharko dira plana garatzeko epeen barruan.

Gainera, planak berak autoebaluzio-tresna bat izango du (PAICpal), ESI bakoitzaren zainketa aringarrietarako estrategia eta horren hedapena aztertzeko eta etengabeko hobekuntza bermatzeko baliagarria izango dena.

 

HELBURUAK 

Euskadiko zainketa aringarrien plana 4 urterako da, 2016tik 2020ra artekoa. Epe horretan, zainketa aringarrien arreta garatu eta sakondu beharko da, 6 helburu nagusi hauetan oinarrituta:

1.- Eredu homogeneo bat finkatzea ESI guztietan eta arreta-maila guztietan. Zainketa aringarriak behar dituzten pertsonek eskubidea duten zerbitzuotarako sarbideak ekitate- eta kalitate-baldintzak beteko ditu.

2.- Arretaren kalitatea hobetzea gaixotasun aurreratua edo sendaezina denean, pazientearen eta senideen autonomia eta premiak errespetatuta, eta historia klinikoan erregistratutako banakako arreta-planaren bitartez. 

3.- Zainketa aringarriak eskaintzeko baliabide-eskuragarritasuna handitzea.

4.- Prestakuntza perfekzionatzea, baita gaikuntza ere, zainketa aringarrietako profesionalei dagokienez.

5.- Etengabeko prestakuntza sustatzea zainketa aringarriak behar dituzten pazienteei arreta ematen dieten erakundeetan.

6.- Pediatriaren esparru espezifikoari dagokionez, elkarlanean jarriko da martxan pediatriako zainketa aringarrien eredua. 

   HIRU KATE-BEGI, ARRETA-KATE BAKARRA

Helburu horiek lortzeko, 2016-2020 aldirako Zainketa Aringarrien Planaren oinarrian 3 arreta-maila daude, arreta-kate bakarra osatzen dutenak. Betiere, zerbitzu-eskaintza uneoro bermatuta egotea eta, noski, arreta kalitatezkoa izatea da azkenburuko xedea, bizitzaren amaieran dagoen pertsona etxean egon edo egoitza-zentroan; ospitalean badago, ordea, unitate arrunt batean edo zainketa aringarrien unitate espezifikoan ospitaleratu behar denean.

1. KATE-BEGIA: ETXEBIZITZA EDO EGOITZA-ZENTROA.ESI guztien artean koordinatuko da arreta, bi oinarrizko zerbitzu hauen arabera: Lehen Mailako Arretako familia-medikuak eta erizainak emandako arreta, homogeneoa eta sistematikoa unitate guztietan; eta etxeko ospitalizazioa, kasurik konplexuenetan, eta betiere Lehen Mailako Arretarekin batera jardunez. 

Bi zerbitzu horiek koordinatuta egon beharko dira gizarte-zerbitzuekin, hala nola laguntza-zerbitzuekin (larrialdiak, osasun-aholkua, larrialdietako etxeko arreta-zerbitzuak, larrialdietako zerbitzuak eta arreta psikosozialeko taldea), zainketa aringarriak behar dituzten pertsonek bermatuta izan dezaten arreta asteko zazpi egunetan eta eguneko hogeita lau orduetan. 

 

2. KATE-BEGIA: OSPITALEA. Arreta-eredua ESIen ezaugarrietara egokituko da. Hala:

-200 ohetik gora dituen ospitaleek duten zainketa aringarrien berariazko lantaldeak izango dituzte, zainketa aringarriak eta ospitaleratze arrunta behar dituzten pazienteak bideratu diren zerbitzuei eta/edo unitateei (ospitaleko larrialdiak barne) laguntzeko.

-Ospitale txikiagoketan, etxeko ospitalizazio-zerbitzuak arduratuko dira zainketa aringarrien berariazko lantaldearen ardurakoak diren aholkularitzaz eta kontsulta arteko eginkizunez.

Bi kasuetan, aurreko kate-begian bezala, ESIen esku egongo da koordinazio-lana. Kasu honetan, ospitaleratutako pertsonaren ardura duten ospitale-zerbitzuekin, Lehen Mailako Arretako arduradunekin eta etxeko ospitalizaziokoekin egingo dute, eta, behar izanez gero, lehen aipatutako gizarte- eta laguntza-zerbitzuekin.

3. KATE-BEGIA: ZAINKETA ARINGARRIEN UNITATEA, ESIetan edo Osakidetzako beste zerbitzu-erakunde batzuetan edo zentro itunduetan.

 

 

Texto íntegro del Plan(eus):

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_cuidados_paliativos /eu_def/adjuntos/cuidados_paliativos _plan_eu.pdf

 Anexo(eus):

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_cuidados_paliativos /eu_def/adjuntos/cuidados_paliativos _anexo_eu.pdf

 

  

Bilbo, 2016.eko apirilak 18

18 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pediaguibel
    2016.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    Jon Darpón: “El plan Vasco de Cuidados Paliativos 2016-2020 pretende ofrecer al paciente y a su familia una aten... https://t.co/TPVzImHByu

  • @cgechevarria
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBGaldakaoESI: El consejero @jdarpon ha presentado hoy el "Plan Vasco de Cuidados Paliativos 2016-2020" ➡ https://t.co/NAkUyjSWP9 htt…

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    @jdarpon sailburuak gaur aurkeztu du '2016-2020 aldirako Zainketa Aringarrien Euskal Plana'➡ https://t.co/0VDdTmzhXm https://t.co/4uwN9861Cp

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    El consejero @jdarpon ha presentado hoy el "Plan Vasco de Cuidados Paliativos 2016-2020" ➡ https://t.co/NAkUyjSWP9 https://t.co/C7opzTaeZq

  • @uriz_javier
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El consejero de Salud Jon Darpón ha presentado hoy el 'Plan Vasco de Cuidados Paliativos 2016-2020' ➡ https://t.co/fh6M99R9xs

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    Jon Darpon sailburuak gaur goizean aurkeztu du '2016-2020 aldirako Zainketa Aringarrien Euskal Plana' ➡ https://t.co/RTb2uDJT5K

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    El consejero de Salud Jon Darpón ha presentado hoy el 'Plan Vasco de Cuidados Paliativos 2016-2020' ➡ https://t.co/fh6M99R9xs

  • @OlaguibelCS
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: @jdarpon sailburuak gaur aurkeztu du '2016-2020 aldirako Zainketa Aringarrien Euskal Plana'➡ https://t.co/FWPhJTX530 https…

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    @jdarpon sailburuak gaur aurkeztu du '2016-2020 aldirako Zainketa Aringarrien Euskal Plana'➡ https://t.co/zPcJUjk1ZC https://t.co/bwhOxvxOnZ

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    El consejero @jdarpon ha presentado hoy el "Plan Vasco de Cuidados Paliativos 2016-2020" ➡ https://t.co/dOIQcxVIB9 https://t.co/uOrslJpiEy

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: @jdarpon sailburuak gaur aurkeztu du '2016-2020 aldirako Zainketa Aringarrien Euskal Plana'➡ https://t.co/aswkVbXyso ht…

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El consejero @jdarpon ha presentado hoy el "Plan Vasco de Cuidados Paliativos 2016-2020" ➡ https://t.co/xB0Wdsf8L2 http…

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    @jdarpon sailburuak gaur aurkeztu du '2016-2020 aldirako Zainketa Aringarrien Euskal Plana'➡ https://t.co/79cPaxpT4O https://t.co/UJ7OVd15eM

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    El consejero @jdarpon ha presentado hoy el "Plan Vasco de Cuidados Paliativos 2016-2020" ➡ https://t.co/vJ9zjbfwfU https://t.co/cPllEazpX1

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    @jdarpon sailburuak gaur aurkeztu du '2016-2020 aldirako Zainketa Aringarrien Euskal Plana'➡ https://t.co/aswkVbXyso https://t.co/zaq2h0oTfr

  • @IZASKUN64966028
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El consejero @jdarpon ha presentado hoy el "Plan Vasco de Cuidados Paliativos 2016-2020" ➡ https://t.co/xB0Wdsf8L2 http…

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    El consejero @jdarpon ha presentado hoy el "Plan Vasco de Cuidados Paliativos 2016-2020" ➡ https://t.co/xB0Wdsf8L2 https://t.co/vIvVwjsOGg

  • @on_upp
    2016.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    Jon Darpón: “El plan Vasco de Cuidados Paliativos 2016-2020 pretende ofrecer al paciente y a su familia una aten... https://t.co/eLZQXJnrEs

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)