Berriak Segurtasuna

Parez Pare 2016 jardunaldietan gizakien salerosketa aztertzen da diziplina anitzeko ikuspegi baten bitartez

2016.eko apirilak 14
Gaur goizean Arkauten
 
Gizakien salerosketa mota askotarikoak, biktimen zaurgarritasunak eta arazoaren izaera nazioartekoak argi uzten dute fenomenoa konplexua dela. Horrenbestez, diziplina anitzetatik egin behar zaio aurre, ikuspegi juridikoa, zigor-arlokoa, prozesala, kriminologikoa eta, bereziki, poliziaren eta segurtasunaren ikuspegiak barne hartuta. Hala, fenomeno horri modu integralean aurre egiteak ikerketan eta jazarpenean aurrera egin ahal izatea ekarriko du.
 
Horrenbestez, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Parez Pare 2016 programaren saio berri bat antolatu du Arkauten, gizakien salerosketa ikuspegi juridikotik, zigor-arlokotik eta kriminologikotik aztertzeko.

EHUko Zuzenbide Fakultateko Zigor-zuzenbideko irakasle eta Kriminologiaren Euskal Institutuko Antonio Beristain katedraren zuzendari Virginia Mayordomok «Gizakien salerosketaren delituaren egungo esparru juridikoa» hitzaldia eman du jardunaldiaren hasieran. Ondoren, Gizakien legez kanpoko salerosketa eta immigrazioari buruzko mugaz gaindiko taldeko kide eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikertzaile Izaskun Orbegozok «Gizakien salerosketa sexu-ustiapenerako, ikuspegi kriminologikoaren arabera» izan du hizpide.

Atsedenaldiaren ostean, bigarren mahai-ingurua hasi da, «Gizakien salerosketari aurre egitea: ikerketari eta jazarpenari buruzko zenbait ohar», eta Izaskun Porres ari da moderatzaile-lanetan. Estatuko Fiskaltza Nagusiko Atzerritartasun-gaietarako Sala Koordinatzaileko fiskal Luis Lafont Nicuesak «Gizakien salerosketa ikertzea eta jazartzea» izan du hizpide.

Ondoren, Ertzaintzako Ikerketako eta Polizia Judizialeko Arlo Nagusiko pertsonen aurkako delituen arloko buru Hugo Prietok «Gizakien salerosketa EAEn, polizia-ikuspegiaren arabera» aztertu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)