Berriak Lehendakaritza
Eu

Interesdunek aurkeztutako alegazioei erantzuna emateko txostena

2016.eko apirilak 15

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Estrategiari buruz aurkeztutako agiriak diagnosi-fasean parte hartu duten eragileen ekarpenak jaso zituen. Ekarpen horietaz gain, estrategia lantzeko, azken urteetan erakunde publikoek zein gizarte-erakundeek egin dituzten hausnarketak eta ekarpenak hartu dira aintzat, eta, bereziki, azken 10 urtean Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEA) eta beste zenbait erakunde publikok finantzatutako proiektuen azterketa bat, bai eta giltzarri diren prozesuen bi ebaluazio ere –GLEAren webgunean aurki daitezke, gizarte eraldaketarako hezkuntzari eskainitako atalean–.

Kontrastatzeko aurkeztu den agiria, aipatu berri ditudan diagnostiko eta azterketa horien beste ekarpen bat da, eta diagnostiko-faseko kontraste-lantegietan gizarte-eragileek eta erakunde publikoek egindako ekarpenak biltzen ditu. Agiria argitaratuta, gure asmoa izan da diagnostikoaren partaidetza-faseko ekarpenak bildu direla egiaztatzea edo balioestea. Agirian, ekarpen eta hausnarketa guztiak sartu dira, sortutako eztabaida eta erronka guztiak, eta ondorio gisa, horiek guztiak laburtzen saiatu gara, kontuan hartuz adostasun-puntuak nahiz iritzi-desberdinak izan diren puntuak.

Hala ere, jasotako alegazioen edukiek diagnosi-agiria gainditzen dute, zenbait kasutan, eta estrategia lantzeko hurrengo faserako proposamenak planteatzen dituzte. Hemen dituzue alegazioak eta erantzunak; izan ere, gizarte eraldaketarako hezkuntza estrategiaren prozesu metodologikoa eta kontzeptuala hobetzen lagunduko digute. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko