Berriak
Eu

URA Nerbioi eta Ibaizabal ibaien hobetze hidraulikoaren azken lanak burutzen ari da

2016.eko apirilak 14
  • Urbi (Basauri)- Bengoetxe (Galdakao) tartean

Basauri-Galdakao. 2016.04.14. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailera atxikitutako URA-Uraren euskal Agentziak Nerbioi eta Ibaizabal ibaien hobetze lanen II fasea burutzen ari da: Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek bat egiten duten puntutik — Urbin, Basauriko udalerrian —, Bengoetxeako zubitik ibaian beheraxeago dagoen presarainoko —Galdakaoko Udalerrian— tartean. Lanok egiteko, 6,8 milioi euro inbestitu dira.

Lanon bigarren fase honetan ibilgua zabaldu egin da tartearen luzera osoan;  ur gutxiko sasoietarako ibilgu bat atondu da; Urbiko presa altuera gutxiagoko beste presa batengatik ordezkatu da; eta, bestalde, Urbi eta Bridgestoneko zubi zaharrak eraitsi eta ur-hustuketa errazten duten bi zubi berri eraiki dira. Era berean, lau ur-hargune berrezarri dira, hainbat isurketa kolektorera bideratu dira; ibilguan ziren azpiegitura txiki arrotz ugari kendu dira, eta ur-emaria neurtzeko Irubideko (Galdakao) estazioa eraiki da. Horiek horrela, lanok erabat burutzea aurreikusten da udarako; ibaiaren aldameneko berratontze urbanistikoa barne.

Lan horiekin batera, azken 6 urteotan, URAk beste lan nabarmen batzuk ere Burutu ditu Nerbioi ibaiaren hobetze hidraulikoa lortze aldera: Etxebarriko Bandaseko Euskotren Zubitik Galdakaoko Bengoetxe zubirainoko tartean. Tarte osoa horren luzeera 3.490 metrokoa da; horietatik % 85-a (2.950 m) Ibaizabali dagokio; beste “ 15-a (540 m) Nerbioiri.

Etxebarri-Galdakon egindako inbertsioa 24,20 milioi eurokoa izan da; beste era batera esanda, 7 milioi euro ibai kilometroko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)