Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Gasteizko Galiziako Zentroaren 60. urteurrenean izan da

2016.eko apirilak 14
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Euskadi «guztion etorkizuna» dela gogora ekarrita, Urkulluk galiziarren komunitatearekin lan egiten jarraitzeko nahia agertu du, «hobekuntza eta garapena» areagotzeko

Iñigo Urkullu lehendakaria, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia alboan zuela, Gasteizko Galiziako Zentroaren 60. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldian izan da. Lehendakariak Galiziako herriaren eta Euskadiren arteko harreman bikainak nabarmendu ditu eta gogora ekarri du Euskadi «guztion etorkizuna» dela, baita Galizia utzita lan bila iritsi ziren etorkinena ere, eta, horrenbestez, «elkarrekin lan egiten» jarraitzeko deia egin du, «hobekuntza eta garapena» areagotzeko.

Gaurko ekitaldian izan da Galiziako Xuntako presidente Alberto Nuñez Feijoo, Osasuneko ministro Alfonso Alonso eta Arabako erakundeetako arduradun nagusi diren Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Arabako ahaldun nagusi Ramiro González. Urteurren-ospakizunen ekitaldi nagusian izan dira guztiak ere; beren lurra utzi behar izan zutenen omenezko Gurutzea inauguratu dute, Gasteizko apezpiku Carlos Elizalderen bedeinkatuta, eta zentroaren barnean ondoren egin diren ekitaldietan hartu dute parte.

Lehendakariaren iritzian, gaur inauguratutako gurutzea «topo egitearen» eta «integrazioaren» ikurra da, eta elkarrekin urrats gehiago emateko deia egin du. «Sorterrian ondo errotuta gaude, baina gure zuhaitzen adarrak munduari irekita daude eta etorkizun partekatua eraikitzen ari gara», ziurtatu du. Hala bada, Urkulluk gogorarazi du Euskadi abegi-herrialdea izango dela babes bila ari direnentzat, jaso duen elkartasunagatik esker ona erakusteko. Lehendakariak pertsonen, herrien eta kulturen arteko bizikidetzaren alde lan egiten jarraitzeko konpromisoa agertu du. Horrenbestez, Euskadi «guztion etorkizuna» dela iritzita, «eskuz esku lanean» jarraitzearen eta «elkarrekin» hobetzearen eta aurrera egitearen alde egin du apustu.

Gasteizko Galiziako Zentroa, aurten 60 urte bete dituena, 1950eko hamarkadan Gasteizera lan bila iritsitako galiziarrei laguntza emateko asmoarekin sortu zen. Hasiera batean, Olagibel kaleko Americano taberna zen bilgunea eta, gerora, elkartea egungo egoitzara aldatu zen, Gernikako Arbola kalera hain zuzen.

Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: GeoEuskadi n

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LaLarrakoetxea
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Lehendakaria Gasteizko Galiziako Zentroaren 60. urteurrenean izan zen atzo ➡ https://t.co/WbgYmw2TbL https://t.co/I3oc2sbeYU

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria Gasteizko Galiziako Zentroaren 60. urteurrenean izan zen atzo ➡ https://t.co/WbgYmw2TbL https://t.co/I3oc2sbeYU

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asistió ayer al 60 aniversario del Centro Gallego de Vitoria-Gasteiz ➡ https://t.co/avgAKOGacq https://t.co/02I3kd2SB4

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)