Eusko jaurlaritzak pizgarri ekonomikoak eskainiko dizkie enpresei, 3.000 gazte kontratatu ditzaten
Eusko Jaurlaritzak 13 milioi euro bideratuko ditu 3.000 gazte errelebo-kontratuen eta Lehen Aukera programaren bitartez enplegatzea sustatzeko.
Krisiak gogorren kolpatu dituen kolektiboetako baten ikasle-bizitzatik lan-bizitzarako jauzia errazteko, Eusko Jaurlaritzak 30 urte baino gutxiagoko eta lanbide-heziketa, unibertsitate-mailako edo ziurtagiri-profesionala prestakuntza jasotako gazteentzat laguntza-programa bat jarri zuen abian 2014an, titulazioari loturiko lehen lan-esperientzia izan zezaten kontratu mugagabe edo praktika-kontratu baten bidez.
Bi urte geroago, Lehen Aukera programa bitarteko baliagarri sendoa bihurtu da, gazteak lan-merkatuan sartzea errazteari dagokionez; horrenbestez, 2016ko deialdian, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 7,5 milioi euro bideratuko ditu programa horretara (2015ean baino 2,5 milioi gehiago), eta 1.900 kontratu finantzatzeko aukera emango du, gutxienez sei hilabeterako. Gobernu Kontseiluak pasa den asteartean onartu zuen laguntza-lerro hori.
Prentsaurrekoan, Ángel Toña sailburuak adierazi du aurrekontu-hazkundearen arrazoia gazteen langabezia murriztea dela, «gure gizarteko erronka garrantzitsuenetako bat denez, eta erronka horri aurre egin behar zaiola bai erakunde publikoetatik bai jarduera pribatuaren alorretik». «Arazo honen konponbidean arrakasta lortuko da, hein handi batean, inplikatuta dauden erakunde eta sektore guztien laguntzaren zein koordinazioaren arabera, baita egokiak diren neurriak diseinatzean, horiek hartzean eta martxan jartzean ekimen pribatuak duen partaidetzaren arabera ere», azpimarratu du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak.
Enpresa pribatuak, banakako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, elkarteak eta fundazioak, horiak guztiak izan ahalko dira Lehen Aukera programaren diru-laguntzen onuradun.
Enpresei zuzendutako hobaria eskatutako titulazioaren arabera finkatuko da; 2.800 euro gordinetik (erdi-mailako heziketa-zikloak eta profesionaltasun-ziurtagiriak) 4.500 euro gordin artera (maila handiagoko kualifikazio akademikoen kasuan). Kopuru horiek % 10 haziko dira, baldin eta praktika-kontratuak hamabi hiletik gorako iraupena badu. «Neurri horren bitartez, kontratatutako gazteak enpresan jarraitzea bultzatu nahi da», adierazi du Ángel Toñak.
Titulu akademikoa |
Praktika-kontratuagatiko diru-laguntza |
Kontratu mugagabeagatiko diru-laguntza |
Goi-mailako titulua eta unibertsitateko graduak |
4.500,00 € |
7.600,00 € |
Erdi-mailako tituluak |
3.800,00 € |
6.700,00 € |
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) |
3.250,00 € |
5.900,00 € |
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I) eta Profesionaltasun-ziurtagiriak |
2.800,00 € |
5.200,00 € |
Bestalde, langileak, gutxienez, 18.000 euroko urteko soldata gordina jasoko du (aparteko ordainsariak barne), goi-mailako tituluduna edota unibertsitateko graduduna bada, eta 11.200 eurokoa, berriz, erdi-mailako heziketa-zikloko tituluduna eta profesionaltasun-ziurtagiriduna bada.
Titulu akademikoa |
Urteko gutxieneko ordainketa garbia (aparteko pagak barne) |
Goi-mailako titulua eta unibertsitateko graduak |
18.000,00 € |
Erdi-mailako tituluak |
15.200,00 € |
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II) |
13.000,00 € |
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I) eta Profesionaltasun-ziurtagiriak |
11.200,00 € |
Kontratazioek enplegu sorrera garbia eragin beharko dute, betiere langile berria lanean hasi aurreko sei hilabeteetan enpresak batez beste zuen langile kopurua erreferentziatzat hartuta.
Errelebo-kontratua
Erretiro partziala hartzen duen langilearen ordez 30 urtetik beherako bat kontratatzea da Eusko Jaurlaritzak pasa den asteartean enpleguaren alde onarturiko neurrietarik bat, eta Euskadiko Hiruko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak 2015eko urtarrilean langile-taldeak gaztetzeko akordioaren eraginez aplikatuko da.
Lanbideren laguntza-deialdiak, gazteak errelebo-kontratuaren bidez kontratatzea bultzatzekoak, 5,5 milioi euroko finantzaketa izango du, eta, ondorioz, aukera emango du kontratu mota horren bidez, gutxienez, 900 gazte kontratatzeko. Ángel Toña sailburuarentzat, «errelebo-kontratuari esker, gazteek aukera dute kalitatezko enplegua lortzeko, eta enpresek, berriz, aldaketa teknologiko etengabeen eta premien aurrean irauteko».
Errelebo-kontratua enplegu-bulegoetan –Euskadin, Lanbiden– izena emandako langabeekin baizik ezin daiteke egin, edo langabezia-egoeran geratu daitezkeenekin, enpresa batean aldi baterako kontratua duten langileak badira. Laguntzak eskuratzeko, enpresek langilearen egonkortasuna bermatu behar dute, eta kontratua suntsituz gero edo autonomia-erkidegotik lekualdatuz gero, enpresak ez badu langile hori beste langile berri batekin ordezten, jasotako laguntzak itzuli beharko ditu.
Era berean, enpresek langile finkoen kopuruari eutsi egin beharko diote kontratazioak egin edo diruz lagundutako aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtu ondorengo 20 hiletan.
Kontziliazioa
Azkenik, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak aipagai izan du 2,2 milioi euroko aurrekontua izango duen Lanbideren laguntza-deialdia, seme-alabak eta mendekotasun edo osasun-larrialdi handiko egoeran dauden senideak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu nahi duten langileak ordeztea xede duena.
Familia- eta lan-bizitza bateragarri egiteari buruzko 177/2010 Dekretuak, ekainaren 29koak, zehaztutako laugarren laguntza-lerro hori –gainerako hirurak urtarrilean onartu ziren, 32,57 milioi euroko aurrekontuarekin– baliatuko du Lanbidek honako hauek diruz laguntzeko: seme-alabak eta mendekotasun edo osasun-larrialdi handiko egoeran dauden senideak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten besteren konturako langileak edo langile-bazkideak edo kooperatiba-sozietateetako langile-bazkideak ordezteko langabeak kontratatzen dituzten enpresak. Hala, familia- eta lan-bizitza bateragarri egiteko aurreikusitako lau laguntza-lerroen abiarazpena beteko da.
2016an, beraz, Jaurlaritzak 34,77 milioi euro bideratuko ditu familia, bizitza pertsonala eta lana bateragarriak izatea erraztera.
-
2016-04-18
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco ofrece estímulos económicos a las empresas para que puedan contratar a 3.000 jóvenes https://t.co/9d7kOdw… -
2016-04-17
Comentario de Twitter:
RT @LuisSaratxaga: El Gobierno vasco ofrece estímulos económicos a las empresas para que puedan contratar a 3.000 jóvenes https://t.co/VmG… -
2016-04-17
Comentario de Twitter:
RT @lanbideejgv: Eusko jaurlaritzak pizgarri ekonomikoak eskainiko dizkie enpresei, 3.000 gazte kontratatu ditzaten https://t.co/XvlTUgv2UU… -
2016-04-17
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco ofrece estímulos económicos a las empresas para que puedan contratar a 3.000 jóvenes https://t.co/9d7kOdw… -
2016-04-17
Comentario de Twitter:
RT @lanbideejgv: Eusko jaurlaritzak pizgarri ekonomikoak eskainiko dizkie enpresei, 3.000 gazte kontratatu ditzaten https://t.co/XvlTUgv2UU… -
2016-04-17
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco ofrece estímulos económicos a las empresas para que puedan contratar a 3.000 jóvenes https://t.co/9d7kOdw… -
2016-04-17
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco ofrece estímulos económicos a las empresas para que puedan contratar a 3.000 jóvenes https://t.co/9d7kOdw… -
2016-04-17
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco ofrece estímulos económicos a las empresas para que puedan contratar a 3.000 jóvenes https://t.co/9d7kOdw… -
2016-04-17
Comentario de Twitter:
RT @fpbidasoa: El Gobierno vasco ofrece estímulos económicos a las empresas para que puedan contratar a 3.000 jóvenes. https://t.co/kHr3Uwk… -

El Gobierno vasco ofrece estímulos económicos a las empresas para que puedan contratar a 3.000 jóvenes. https://t.co/kHr3Uwk6mu #LehenAukera -
2016-04-17
Comentario de Twitter:
RT @lanbideejgv: Eusko jaurlaritzak pizgarri ekonomikoak eskainiko dizkie enpresei, 3.000 gazte kontratatu ditzaten https://t.co/XvlTUgv2UU… -
2016-04-17
Comentario de Twitter:
RT @IkaslanBizkaia: Programa LEHEN AUKERASi quieres más información, ponte en contacto con nosotros!! https://t.co/HhjDBXw9y0
-
2016-04-17
Comentario de Twitter:
RT @lanbideejgv: Eusko jaurlaritzak pizgarri ekonomikoak eskainiko dizkie enpresei, 3.000 gazte kontratatu ditzaten https://t.co/XvlTUgv2UU… -
2016-04-17
Comentario de Twitter:
Programa LEHEN AUKERASi quieres más información, ponte en contacto con nosotros!! https://t.co/HhjDBXw9y0
-
2016-04-17
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: El Gobierno vasco ofrece estímulos económicos a las empresas para que puedan contratar a 3.000 jóvenes https://t.co/9d7kOdw… -
2016-04-16
Comentario de Twitter:
https://t.co/oTWK7Zzdmb @vg_emprender @EmpreSEA @camaradealava @grupospri