Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregik salgaien garraiorako Euskadiko intermodalitate-eskaintza azalduko du Logistikaren Nazioarteko Azokan, Bartzelonan

2016.eko apirilak 13
  • Bilboko eta Pasaiako portuek, Euskadiko merkataritza-ganberek, plataforma logistikoek, Eusko Jaurlaritzak eta garraioaren sektoreko enpresek eta erakundeek hartuko dute parte Basque Country Logistics standean

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik salgaien garraioan Euskadik, Europako Atlantikoko Korridorean kokatuta dagoenez gero,  eskaintzen dituen intermodalitatea eta nazioarteko loturak azalduko dizkie beste autonomia-erkidegoei ekainaren 9an, Logistikaren Nazioarteko Azokan (SIL siglez ezagutzen dena), Bartzelonan.

 

Euskadik Basque Country Logistics standa eramango du azokara, eta, horretan, Bilboko eta Pasaiako portuek, EAEko merkataritza-ganberek, plataforma logistikoek, Eusko Jaurlaritzak eta garraioaren arloko enpresek eta erakundeek hartuko dute parte, sektorean harremanak sortzeko helburuz.

 

2016ko SIL azokaren 18. edizioa izango da aurtengoa, eta ekainaren 7tik 9ra egingo dute Bartzelonako Azokaren Montjuic-Plaza España esparruko 8. pabilioian. Europa hegoaldeko, Mediterraneo inguruko eta Iberoamerikako logistikaren sektoreko profesionalen topaleku honetan, logistika adimentsua, teknologia berriak eta berrikuntza landuko dituzte, negozioak egiteko, sareak sortzeko eta ezagutzarako marko batean.

 

Hamazazpi edizio bete dituen azoka logistikaren eta garraioaren arloko erreferentea da nazioartean. Iazko edizioan 550 enpresek hartu zuten parte, eta horien % 45 nazioartekoak ziren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)