Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek larunbatean aldundiko enplegu eskaintza publikoaren proba dela eta, trenen zerbitzua indartuko du

2016.eko apirilak 13

Euskotrenek larunbatean, apirilaren 16an, Amara eta Hendaia artean Ficoban Gipuzkoako Foru Aldundiak burutuko duen Enplegu Eskaintza Publikoaren proba dela eta, trenen zerbitzu berezia eskainiko du.

Ficobara, Enplegu Eskaintza Publikoaren proba burutuko den lekura, joan-etorriak errazteko helburuarekin, ondorengo zerbitzua eskainiko da:

AMARA-HENDAIA

15 minuturik behin zerbitzua Amara – Hendaia artean 9:00etatik 14:15era. Egun horretatik aurrera larunbateko ohiko ordutegiarekin jarraituko da, ordu erdiko maiztasunarekin.

HENDAIA-AMARA

Irteera bereziak Hendaiatik: 9:43, 10:13, 10:43, 11:13, 11:43, 12:13, 12:43, 13:13, 13:43, 14:13, 14:43. Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko