Berriak Segurtasuna
Eu

Parez Pare 2016 jardunaldietan gizakien salerosketa aztertzen da diziplina anitzeko ikuspegi baten bitartez

2016.eko apirilak 13

Bihar, osteguna, hilak 14, Arkauten egingo dute saioa

Gizakien salerosketa mota askotarikoak, biktimen zaurgarritasunak eta arazoaren izaera nazioartekoak argi uzten dute fenomenoa konplexua dela. Horrenbestez, diziplina anitzetatik egin behar zaio aurre, ikuspegi juridikoa, zigor-arlokoa, prozesala, kriminologikoa eta, bereziki, poliziaren eta segurtasunaren ikuspegiak barne hartuta. Hala, fenomeno horri modu integralean aurre egiteak ikerketan eta jazarpenean aurrera egin ahal izatea ekarriko du.

Horrenbestez, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Parez Pare 2016 programaren saio berri bat antolatu du Arkauten, gizakien salerosketa ikuspegi juridikotik, zigor-arlokotik eta kriminologikotik aztertzeko. 

EHUko Zuzenbide Fakultateko Zigor-zuzenbideko irakasle eta Kriminologiaren Euskal Institutuko Antonio Beristain katedraren zuzendari Virginia Mayordomok «Gizakien salerosketaren delituaren egungo esparru juridikoa» hitzaldia emango du jardunaldiaren hasieran. Ondoren, Gizakien legez kanpoko salerosketa eta immigrazioari buruzko mugaz gaindiko taldeko kide eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikertzaile Izaskun Orbegozok «Gizakien salerosketa sexu-ustiapenerako, ikuspegi kriminologikoaren arabera» izango du hizpide.

Atsedenaldiaren ostean, bigarren mahai-ingurua hasiko da, «Gizakien salerosketari aurre egitea: ikerketari eta jazarpenari buruzko zenbait ohar», eta Izaskun Porres ariko da moderatzaile-lanetan. Estatuko Fiskaltza Nagusiko Atzerritartasun-gaietarako Sala Koordinatzaileko fiskal Luis Lafont Nicuesak «Gizakien salerosketa ikertzea eta jazartzea» izango du hizpide.

Ondoren, Ertzaintzako Ikerketako eta Polizia Judizialeko Arlo Nagusiko pertsonen aurkako delituen arloko buru Hugo Prietok «Gizakien salerosketa EAEn, polizia-ikuspegiaren arabera» aztertuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)