Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundia kartografiaren, geodesiaren eta lurralde-informazioaren alorretan lankidetzan arituko dira

2016.eko apirilak 13
  • Udalerrien lurralde-mugapenak ezartzeko erabilgarria izango da, baita jabari publikoko ondasunen, ondarearen, mendien, baso-zerbitzuen, abelbideen, aprobetxamendu hidraulikoen eta lurralde antolamenduaren araubide juridikoa zehazteko ere
  • Ana Oregi sailburuak eta Josean Galera foru-diputatuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

 

Vitoria-Gasteiz, 2016-04-13

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta Arabako Ingurumen eta Hirigintzako foru-diputatu Josean Galerak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, bi administrazioek kartografiaren, geodesiaren eta lurralde-informazioaren arloetan elkarri laguntzeko.

 

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak gauzatzeko lanak, epeak eta azterlanen emaitzen erabilerak zehaztuko dituzte, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin 2014an sinatutako hitzarmenarekin egin zuten bezala.

 

«Helburua EAEko herri-administrazioak eta Foru Aldundiak kartografiarekin eta geodesiarekin lotutako gaien gaineko komunikazio eta koordinaziorako foro bat edukitzea da. Gainera, lanketa berezia behar duten gaietarako lantaldeak sortuko dituzte», azaldu Ana Oregi sailburuak.

 

Udalerrien lurralde-mugapenak ezartzeko eta jabari publikoko ondasunen, ondarearen, mendien, baso-zerbitzuen, abelbideen, aprobetxamendu hidraulikoen eta lurralde antolamenduaren araubide juridikoa zehazteko funtsezkoa da kalitatezko kartografia, datu geodesikoak eta lurralde-informazioa izatea, eta halakoa izango da hitzarmenaren bidez lortuko dutena.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco y Diputación Foral de Araba/Álava colaborarán en materia de cartografía https://t.co/qVnJJPX11Z

  • @v_en_c
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco y DFA colaborarán en materia de cartografía, geodesia e información territorial. https://t.co/TEFAwRefPI

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Antonio Galera