Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek Irun eta Donostia arteko loturak gehituko ditu

2016.eko apirilak 12

•           Hamabost minuturo, 06:40etik 21:10era

•           Antonio Aiz, Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuordea: «Aurten Kolon pasealekuko igogailuaren obrak lizitatuko dira»

 

Euskotrenek, irailaren 12tik aurrera, Irun-Donostia tren-lineako maiztasuna handituko du, eta zerbitzuak 15 minuturo izango dira 06:40etik 21:10era. Larunbatetan ere trenak maiztasun handiagoarekin ibiliko dira. Euskotreneko zuzendari Imanol Leza, Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuorde Antonio Aiz, Eusko Trenbide Sareak-ETSko zuzendari José Luis Sabas eta Irungo alkate José Antonio Santano, gaur goizean elkartu dira udal-taldeekin eta Oiasso 2000ko ordezkariekin garraio publikoari buruzko hainbat gairi heltzeko.

Aiz sailburuordearekin batera, Santano alkateak modu positiboan baloratu du Euskotrenen arduradunekin eginiko bilera, eta berretsi dute irailaren 12tik aurrera maiztasuna handituko dela linea horretan, hamabost minutuan behin ibiliko direlako Donostiarako ia tren guztiak.

Bilera bukatutakoan, Antonio Aiz sailburuordeak berretsi du aurten lizitatuko direla Topoaren Kolon geltokia eta Kolon pasealekua (López de Becerratik) igogailu baten bidez lotzeko obrak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José Antonio Santano