Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gipuzkoako Garraio Agintaritzak, Euskotrenek eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak BAT, BARIK eta MUGI txartelen elkarreragingarritasuna zehaztu dute, alegia, Bilbo/Hendaia linea osoan erabili ahal izatea

2016.eko apirilak 12
  • Aiz: «Hitzarmenari esker, MUGIren erabiltzaile gipuzkoarrek Bizkaiko trenbide-linea osoa eta Bilboko Metroa ere erabili ahal izango dituzte eta BAT zein BARIK txartelen erabiltzaileek, berriz, Gipuzkoakoa»
  • Aurrerapausoa garraio-txartelen elkarreragingarritasuna lortzeko bidean

 

DSS 16 04 12

Gipuzkoako Lurralde Agintaritzak oniritzia eman dio Gipuzkoako Garraioko Agintaritzak, Euskotrenek eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak izenpetuko duten hitzarmenari. Horretan, Euskotrenen trenbidea erabiltzeko baldintzak adosten dira, BAT, BARIK eta MUGI txartelak ibilbide osoan elkarreragingarriak edo erabilgarriak izan daitezen.

 

Gipuzkoako Garraio Agintaritzako presidente eta Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuorde Antonio Aizen esanetan, «hitzarmenari esker, MUGI ordainketa-zerbitzuaren erabiltzaile gipuzkoarrek Euskotrenen Bizkaiko trenbide-zati osoa eta Bilboko Metroa erabili ahal izango dituzte eta BAT zein BARIK txartelen erabiltzaileek, berriz Gipuzkoako trenbide-zatia».

 

«Joan-etorriak euskarri edo txartel bakar batekin egin ahal izatea erraztuko du hitzarmenak, eta Gipuzkoako Garraio Agintaritzan adostutako balioen arabera zehaztuko da linea nagusiko tarifa», zehaztu du Antonio Aizek.

 

Txartel bakarra eta elkarreragingarritasuna lortzeko Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek hartutako konpromisoaren isla da aipagai dugun hitzarmena, eta aukera emango die Mugi txartelaren erabiltzaile gipuzkoarrei Euskadiko administrazioaren mendeko garraio publiko guztiak txartel edo diru-euskarri bakar baten bitartez erabiltzeko. 

 

«Euskotrenen trenbidean emandako urratsa dela medio, eta laster Bilboko Metroan txartelaren elkarreragingarritasuna ezarrita, txartel bakarraren ezarpena % 50ekoa izango da erkidegoko garraio publikoan. Gipuzkoako Garraio Agintaritza ere urratsak ematen ari da dBus eta Lurraldebus ere etorkizunean elkarreragingarriak izan daitezen», gaineratu du Aizek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)