Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eraikuntza iraunkorra bultzatzeko ikerketa eta berrikuntza estrategia aurkeztu du Euskadik

2016.eko apirilak 15

Zientzia-teknologia alorreko ehun pertsona baino gehiagok gaur hartzen ari dira parte, aditu, enpresen ordezkari eta eragile eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien artean, Hiriko Habitataren eta Eraikuntza Iraunkorraren alorreko ZTBP-PCTIaren (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana) hedapenaren aurkezpen jardunaldian. Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politika Sailburua buru izan da Deustuko Unibertsitateko CRAI eraikinean – Liburutegian egin den topaketan.

Jardunaldiaren helburua, sektore horretan ikerketa eta berrikuntza estrategiaren definizioan emandako aurrerapausoak ezagutaraztea eta hori bultzatzeko eta proiektuak aurrera eramateko lan taldeak martxan jartzea da. Halaber, ekimenaren arduradunek orain arte egindako lanari buruzko informazioa emango dute. Lan horren barruan, enpresek, zientzia eta teknologia alorreko eragileek eta administrazio publikoak osatutako Pilotatze Taldea eratzea dago.

Halaber, jarduketarako bost ildo estrategikoak eta bigarren fasean gauzatu beharreko lanerako eredu izan daitezkeen proiektu esanguratsuenetako batzuk ere ezagutaraziko dira. Zehatzago esanez, identifikatutako ildoak hauek dira: Eraikuntza industrializatua eta modelizazio birtuala; Erabateko zaharberritzea eta hiri birsorkuntza; Hiri, auzo eta eraikin adimendunak; eraikuntza iraunkorreko material berriak; eta Eraikin eta hiri irisgarriak.

Jardunaldiak izango dituen hizlari azpimarragarrienen artean Covadonga Solaguren Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordea, Ignacio Basañez Etxebizitza Zuzendaria eta Marcos Muro Visesako Zuzendari Nagusia daude. Horrez gain, Cristóbal Irazoquiren, Europar Batzordeko kide eta Hirien Garapen Iraunkorrerako Informazio Teknologien arduradunaren, partaidetza ere aurreikusten da.

Jardunaldia amaitu ondoren, ekimenaren arduradunek, enpresen eta eragileen partaidetzara zabalik egongo diren bost lan talde eratu nahi dituzte, estrategia bizirik iraunarazteko eta aukera berriak identifikatzeko.

Ekimen hau barne hartzen duen ZTBP-PCTI 2020k, espezializazio adimentsuan oinarritutako garapen estrategia definitzen du Euskadirentzat. Horretarako beharrezkoa da esfortzuak fokalizatzea eta gaitasun berriak sortzea ekonomiaren eta gizartearen ikuspegietatik itzulkin gehien lor daitekeen sailetan.

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @inigoladronm
    2016.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: #Euskadi presenta su estrategia de #investigación e #innovación para impulsar la construcción #sostenible https://t.co/YXPd

  • @aarranzcad
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: #Euskadi presenta su estrategia de #investigación e #innovación para impulsar la construcción #sostenible https://t.co/YXPd

  • @SernaTri
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: #Euskadi presenta su estrategia de #investigación e #innovación para impulsar la construcción #sostenible https://t.co/YXPd

  • @Paula_mggs
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: #Euskadi presenta su estrategia de #investigación e #innovación para impulsar la construcción #sostenible https://t.co/YXPd

  • @libroinnovacion
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: #Euskadi presenta su estrategia de #investigación e #innovación para impulsar la construcción #sostenible https://t.co/YXPd

  • @avascochilena
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    Euskadi presenta su estrategia de investigación e innovación para impulsar la construcción sostenible https://t.co/fFKM4mybQS

  • @cifp_eem_lhii
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: #Euskadi presenta su estrategia de #investigación e #innovación para impulsar la construcción #sostenible https://t.co/YXPd

  • @BridgetGosi
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: #Euskadi presenta su estrategia de #investigación e #innovación para impulsar la construcción #sostenible https://t.co/YXPd

  • @Innobasque
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi presenta su estrategia de #investigación e #innovación para impulsar la construcción #sostenible https://t.co/YXPdGMx8IT #PCTI2020

  • @MMarinBxl
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #PCTI Euskadi presenta su estrategia de investigación e innovación para impulsar la construcción sostenible ➡ https://t.co/t2VU

  • @matxalenacasuso
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #PCTI Euskadi presenta su estrategia de investigación e innovación para impulsar la construcción sostenible ➡ https://t.co/t2VU

  • @JGorbena
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    Euskadi presenta su estrategia investigación e innovación para impulsar la construcción sostenible.Despliegue PCTI https://t.co/c0eebThUWj

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)