Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitako helburuen eta ekintzen %75

2016.eko apirilak 13

«Osasuna, Pertsonen Eskubidea, Guztion Ardura» osasun-planaren segimendurako urteko bileraren buru izan da Iñigo Urkullu lehendakaria, eta lagun izan ditu Eusko Jaurlaritzako zenbait sailetako arduradunak ere, Jaurlaritzaren politika guztietan osasuna sustatzen denez

Eusko Jaurlaritzak dagoeneko abian jarri ditu 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean jasotako helburuen eta ekintzen % 75. Hala egiaztatu da «Osasuna, Pertsonen Eskubidea, Guztion Ardura» leloa duen 2013-2020 aldirako Euskadiko osasun-politikak indarrean jarritako bigarren urteari buruzko ebaluazio-txostenean.

Osasun-planaren gaineko bigarren segimendu-txostena aurkeztu da segimendu-batzordeak gaur arratsaldean egin duen bileran, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izanik. Lehendakariak nabarmendu duenez, «garrantzitsua da osasunaren ikuspegi integrala bultzatzen jarraitzea politika guztietan, euskal herritarren osasuna hobetzeko eta Euskadi etorkizunari arduraz eta estrategia jakin baten bidez aurre egiten dion gizarte aurreratu bihurtzeko». 

Agiriak, Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-konpromisoagatik osatu eta ezagutarazi denak, lehentasunezko 5 arloetan egindako eguneraketak jaso ditu. Arlo horietan, aurreikusitako 4 helburuetatik edo ekintzetatik 3 bete dira (% 30) edo abian daude (% 45). Jarraian, labur azalduko dira nabarmenetako batzuk. 

Lehentasunezko 1. arloan (osasuna eta osasuneko ekitatea politika publiko guztietan txertatzea eta euskal osasun-sistema ekitatibo eta kalitatezkoa sendotzea), txostenak politika guztiek osasun-ikuspegia barneratu izana berretsi du. Nabarmentzekoa da, halaber, Erakunde Sanitario Integratu (ESI) guztietan batzorde soziosanitarioa sortu izana, eta eredu hori Euskadi osora hedatzea, eta gaur-gaurkoz, guztira, arreta soziosanitarioko 90 talde aktibo egotea 60 udalerritan.           

Era berean, ESIek ekitatean lortutako emaitzak azpimarratu behar dira, baita kirurgiako itxaron-zerrenden atzerapena bermeen dekretuan ezarritako atalasetatik beherakoa izatea ere.

Herritarren parte-hartzeari dagokionez, euskal osasun-sistemako pazienteen eta erabiltzaileen eskubideen eta betebeharren gutuna indarrean jarri dela aipatu behar da, hala nola Osasun Sailaren euskal osasun-sisteman herritarrek parte hartzea sustatzeko proiektua edota 23 ekintza lehenetsi barne hartzen dituen 2016-2018 aldirako ekintza-plana. Gainera, Osasun Eskolaren jarduerak jakinarazten ditu –3.295 pazientek eta 219 begiralek hartu dute parte–, hala nola adintsuen erorikoak prebenitzeko 25 tailerretan parte hartu zuten 1.797 pertsonek egindakoak.

Lehentasunezko 2. arloan (gaixotasunen bat duten pertsonekin esku-hartzea, gaixotasunek eragindako morbimortalitatea eta desgaitasuna murrizteko), txostenak telefono bidezko kontsulten edo kontsulta ez-presentzialen, webgunearen bidez jarritako hitzorduen, telemonitorizazioaren eta osasun-aholkuaren igoera nabarmena azpimarratzen du, informazio-sisteman eta gorabeheren erregistroan egindako jakinarazpenen kopuruaren hazkundea jasotzeaz gain.

Prebalentzia handiko gaixotasunen kasuan, datuak hauek dira:  

  • Hipertentsioa: Kontrol ona dute gizonen % 38,76k eta emakumeen % 43,01ek; 2014ko datuak antzekoak dira.
  • Miokardio-infartu akutuaren ondorengo birbaskularizazioa. Emakumeen eta gizonen arteko ratioa: 0,75; 2014ean 0,78 zen.
  • Diabetesa: hemoglobinaren gaineko kontrol onaren, oin diabetikoaren zaintzaren eta erretinopatia-bahetzearen ehunekoak hobetu egin dira hala emakumeen artean nola gizonen artean
  • BGBK. BGBK gainditu eta alta jaso ondorengo lehen hilabetean berrospitaleratu direnen kopurua handitu egin da hasierako egoeraren aldean, hala gizonezkoetan nola emakumezkoetan.
  • Buru-nahasmenduak. Buru-nahasmendu larrietan arreta emateko programa erkidea: 4.578 paziente.

Lehentasunezko 3. arloari dagokionez (zahartze osasuntsua sustatzea), historia klinikoa (Osabide Globala) ezarri da jada 5 zahar-etxetik 1ean, baita balorazio geriatriko integralerako bitartekoak ere, hiru foru aldundietan, osasun-zentroetan, Osakidetzako larrialdietan eta udaletxetan.

Lehentasunezko 4. arloan (osasun-baldintzak eta -aukerak hobetzea haurtzaroan eta gaztaroan), gauzatutako hezkuntza- eta prestakuntza-programa guztiez gain, Haurren Hortzak Zaintzeko Programa nabarmendu behar da, dagoeneko 10 adin txikikotik 7ri ematen baitio arreta.

Lehentasunezko 5. arloan (toki- eta Batasun-mailako sektorearteko lankidetzaren bitartez osasuna, eta bizi-ingurune zein -estilo osasungarriak sustatzea), ariketa fisikoa sustatzeko ekimenak nabarmentzen dira, Mugibili, Mugikasi, Oinezko Hirien Sarea, Elikadura Osasungarriaren euskal plana eta Gazte-ikasgela programa kasu. Adin txikikoak eta alkohola programari dagokionez, 230 tailer egin dira 73 ikastetxetan; 69 esku-hartze jai- eta aisia-eremuetan; 20 esku-hartze gazte-lokaletan; etab.

33 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BalboaSil
    2016.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 ➡ ht…

  • @jeslarra
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 ➡ https…

  • @jeslarra
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Jaurlaritzak martxan jarri du 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitako helburuen eta ekintzen %75➡ https…

  • @Ciudades4All
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 ➡ ht…

  • @LaLarrakoetxea
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Jaurlaritzak martxan jarri du 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitako helburuen eta ekintzen %75➡ https…

  • @LaLarrakoetxea
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 ➡ https…

  • @OSIArabaESI
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak martxan jarri du 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitako helburuen eta ekintzen %75➡ https://t.co/FjPbTAser2

  • @OSIArabaESI
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 ➡ https://t.co/R39laQrJpm

  • @peatonesandando
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 ➡ ht…

  • @elpais_verde
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 ➡ ht…

  • @anamarti4
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 https://t.co/cv6KmKdpDf

  • ana
    2016.eko apirilak 14

    pues me alegro @iurkullu

  • @mutualiaeus
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @DonostiakoOsp: Jaurlaritzak martxan jarri du 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitako helburuen eta ekintzen %75➡ htt…

  • @mutualiamutua
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @DonostiakoOsp: El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 ➡ htt…

  • @mikel_franco
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 ➡ ht…

  • @jdarpon
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitako helburuen eta eki... https://t.co/zimV4mcAsd

  • @jdarpon
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 https://t.co/bs74L0Ok7D

  • @BabsonM
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 ➡ ht…

  • @FernandoRico_
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Jaurlaritzak martxan jarri du 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitako helburuen eta ekintzen %75➡ ht…

  • @FernandoRico_
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 ➡ ht…

  • @CiudadesCaminan
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Gobierno Vasco ha puesto en marcha el 75% de objetivos y acciones previstos en el Plan vasco de Salud 2013-2020 ➡ ht…

  • @mikel_uriguen
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@Gob_eus-k martxan jarri du 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitako helburuen eta ekintzen %75 ➡ https://t.…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@Gob_eus-k martxan jarri du 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitako helburuen eta ekintzen %75 ➡ https://t.…

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@Gob_eus-k martxan jarri du 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitako helburuen eta ekintzen %75 ➡ https://t.…

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak martxan jarri du 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean aurreikusitako helburuen eta ekintzen %75➡ https://t.co/NgHzjutUyY

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)