Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak AZTI teknologia-zentroa bisitatu du, zentroak 35 urte bete dituen honetan

2016.eko apirilak 13
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak 405 milioi euro bideratu dituela zientziako eta teknologiako programetara 2014-2016 aldian

Iñigo Urkullu lehendakaria Bizkaiko Teknologia Parkean izan da gaur, itsas eta elikadura-berrikuntzan espezializatutako AZTI-Derio teknologia-zentroa bisitatzeko, sortu zela 35 urte bete diren honetan. Lehendakariak azaldu du elikadura-sektoreak Euskadiko BPGren % 10 baino gehiago sortzen duela eta, etorkizunari begira, garapen-potentzial handia duela Euskadin. Gainera, gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak 405 milioi euro bideratu dituela zientziako eta teknologiako programetara 2014-2016 aldian.

Izan ere, elikadura da Euskadin indarrean jarritako RIS3 espezializazio adimentsurako estrategiak garatutako aukera-nitxoetako bat, lehendakariak berak gogora ekarri duenez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiarekin batera Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sarearen kide den zentrora egindako bisitaldian. Lehendakariaren iritzian, Azti estrategia horren «elementu bultzatzaile eta eragilea da».

Urkulluk Aztiren «izaera publiko-pribatua» azpimarratu du, hori dela medio parte hartzen duelako produktua dibertsifikatzera edo sortzera bideratutako enpresa berrien sustapenean. Horren erakusle gisa aipatu ditu Ondartxo, Roboconcept, Appa Processing eta Matxitxako Moluscos, Aztik laster aurkeztuko duen ekimen berritzailea, itsaso zabaleko muskuilu-ekoizpena garatzea xede duena.

Halaber, inbertsioaren errentagarritasuna nabarmendu du; izan ere, AZTIk I+Gn inbertitzen duen euro bakoitzeko arrantza-industrian zazpi mobilizatzen dira, eta hamabost elikadura-industrian.  2004 eta 2014 urteen artean, 36 milioi eurotik gorako finantzaketa lortu nazioarteko proiektuen eskutik. Gainera, 124 lanpostu sortu dira zentroaren eraginez, sustatu dituen oinarri teknologikoko enpresa berrietan. Horiez gain, kontuan hartu behar dira zeharka sortu dituen 212 lanpostu.

Halaber, lehendakariak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak 405 milioi euro bideratu dituela zientziako eta teknologiako programetara 2014-2016 aldian, eta programa horiek % 18,4ko hazkunde metatua izan dutela hiru urte horietan. «Euskadiren lehiakortasuna areagotzeko bidea da, enpresa- eta gizarte-inpaktu nabarikoa», adierazi du.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko apirilak 16

    Comentario de Twitter:
    Startups gestadas en Azti: Ondartxo, Roboconcept, Appa Processing o Matxitxako Moluscos https://t.co/lcZU9Bml6t

  • @inmarmik
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari visita el centro tecnológico @aztitecnalia con motivo de su 35 aniversario ➡ https://t.co/6WCoWLpEji https://t.…

  • @CarmeloZabala
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari visita el centro tecnológico @aztitecnalia con motivo de su 35 aniversario ➡ https://t.co/6WCoWLpEji https://t.…

  • @LaLarrakoetxea
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari visita el centro tecnológico @aztitecnalia con motivo de su 35 aniversario ➡ https://t.co/6WCoWLpEji https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita el centro tecnológico @aztitecnalia con motivo de su 35 aniversario ➡ https://t.co/6WCoWLpEji https://t.co/VuMStbjSZ8

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak @aztitecnalia teknologia-zentroa bisitatu du, zentroak 35 urte bete dituen honetan ➡ https://t.co/NrhU2LGPDK

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rogelio Pozo