Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskadiko epaitegiek espetxeratzearen ordezko 5.754 zigor ezarri zituzten 2015ean, gehienbat genero-indarkeriaren eta bide-segurtasunaren aurkako delituetan (Gobernu Bilera 2016-04-12)

2016.eko apirilak 12

Delituen % 87,68ren egileak Bizkaian bizi diren gizonak dira, eta 31 eta 40 urte artean dituzte.

Espetxeratzearen ordezko zigor nagusia, kasuen % 90,3ri dagokiona, gizartearentzat lan egitea edo sentsibilizazio- eta berreziketa-programetan parte hartzea izan zen.

Eusko Jaurlaritzak 879.600 euro inbertituko ditu aurten Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuan. Erakunde horrek koordinatzen ditu birgizarteratzeko eta espetxeratzearen ordezko neurriak astuntasun txikieneko delituen kasuetan.

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua koordinatzen eta finantzatzen du Eusko Jaurlaritzak, astuntasun txikiko delituak egin dituzten pertsonak berrezi eta birgizarteratzeko. Horiei epaitegiek espetxeratzearen ordezko zigorrak ezartzen dizkiete. Eusko Jaurlaritzaren doako zerbitzu honek 5.754 auto kudeatu zituen 2015ean. Gehienak, % 87,68, genero-indarkeriako edo bide-segurtasunaren aurkako delitugile gizonezkoei zegozkien. Mota horretako zigor gehien, % 30,2, jasotako adin-tartea 31 eta 40 urte artekoena izan zen. Gehienak, % 54,9, Bizkaian.

2016an, Eusko Jaurlaritzak 879.600 euro inbertituko ditu 2011n sortu zuen zerbitzu horretan. 

2015EAN EMANDAKO AUTOAK, ARRAZOIAREN ETA LURRALDEAREN ARABERA 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

BIDE-SEGURTASUNAREN AURKA

344

(% 30,07)

1.225

(% 38,72)

345

(% 23,86)

 

1.914 (% 33,26)

GENERO-INDARKERIA

378

(% 33,04)

724

(% 22,88)

487

(% 33,68)

1.589 (% 27,61)

ONDAREAREN AURKA

27

(% 2,36)

449

(% 14,19)

149

(% 10,30)

625 (% 10,86)

PERTSONEN AURKA

88

(% 7,69)

366

(% 11,57)

137

(% 9,47)

591 (% 10,27)

OSASUN PUBLIKOAREN AURKA

24

(% 2,10)

81

(% 2,56)

55

(% 3,80)

160

(% 2,7)

SEXU ASKATASUNAREN AURKA

2

(% 0,17)

12

(% 0,38)

6

(% 0,41)

20

(% 0,34)

BESTE BATZUK

281

(% 24,56)

307

(% 9,70)

267

(% 18,46)

855

(% 14,85)

GUZTIRA

1.144

(% 100)

3.164

(% 100)

1.446

(% 100)

5.754

(% 100)

 2015EKO AUTOAK, GUZTIRA, SEXUAREN ARABERA 

 

GIZONAK

EMAKUMEAK

GUZTIRA

5.045 (% 87,68)

709 (% 12,32)

 2015EKO AUTOAK, GUZTIRA, ADINAREN ARABERA  

 

18-30

31-40

41-50

51-65

65 baino gehiago

Daturik ez

GUZTIRA

1.588 (% 27,60)

1.738 (% 30,21)

1.438 (% 24,99)

726 (% 12,62)

100

(% 1,74)

164 (% 2,85)

 2015EKO AUTOAK, LURRALDEAREN ARABERA 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

GUZTIRA

1.144 (% 19,88)

3.164 (% 54,98)

1.446 (% 25,13)

5.754 (% 100)

 

ESPETXEAREN ORDEZKO ALTERNATIBAK 

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua diziplina anitzeko profesionalek osatzen dute, tartean, legelariek, psikologoek eta gizarte-langileek. Zigorra jarritako pertsonek egindako delituaren ondorioen erantzukizuna beregain hartzea da helburua, eta, ondorioz, biktimari edo kide den komunitateari eragindako kaltea erreparatzea. Horretarako, epaitegietan espetxeratzen ordezko hiru zigor mota ezartzen dira: 

  • Gizartearentzat lan egitea edo sentsibilizazio-programetan parte hartzea: 2015ean, epaitegiek mota horretako 5.198 auto eman zituzten, guztien % 90,3. Zigorra jarritako pertsonek gizartearentzat lan egin behar dute GKEtan, udaletxeetan, etab., edo berreziketa- eta sentsibilizazio-programetan parte hartu.
  • Zigorrak etetea programa terapeutikoetan parte hartzeagatik: 2015ean, epaitegiek mota horretako 426 auto eman zituzten, guztien % 7,4. Zigorra jarritako pertsonak programa terapeutiko bat edo buruzko osasun-programa bat egin behar dute.
  • Osasun mentaleko zentro bateko segurtasun-neurriak: 2015ean, epaitegiek espetxeratzearen ordez osasun mentaleko zentroetan sartzeko 135 auto eman zituzten, guztien % 2,3.

 

BERREZIKETA- ETA BIRGIZARTERATZE-PROGRAMAK  

Eusko Jaurlaritzak bi berreziketa- eta sentsibilizazio-programa nagusi ditu espetxe-zigorra ordezkatu zaien pertsonentzat, bi delitu mota nagusiei dagozkienak: genero-indarkeria eta bide-segurtasunaren aurkakoa. 

  • Indarkeria matxistari loturiko berreziketa-programa edo GAKOA programa: Iaz, 213 gizonek hartu zuten parte programa horretan, eta 1.502 esku-hartze egin ziren, banaka, senideekin edota taldean. Programa horrek gizonen birgizarteratzea lantzen du, egindako delituaren erantzukizuna beregain har dezaten. Psikologiako aditu-talde batek egiten du lan gizon horiekin, emakumeen aurkako indarkeria-dinamikak zuzentzeko, dinamika horien adierazpidea edozein dela ere. 

2015EAN ARRETA EMANDAKO GIZONAK 

ARABA

31 (% 14,5)

BIZKAIA

116 (% 54,5)

GIPUZKOA

66 (% 31)

GUZTIRA

213

 2015EAN EGINDAKO ESKU-HARTZEAK 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

Banakako saioak

181

839

344

1.364

Esku-hartzeak familian

0

15

0

15

Terapia-taldearekin saioak

0

84

0

84

Hezkuntza-psikologiako taldearekin saioak

0

19

20

39

GUZTIRA

181

957

364

1.502

 

  • Bide-segurtasuneko sentsibilizazio-programa: 2015ean, 1.061 personek hartu zuten parte 37 prestakuntza-tailerretan. Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu hiru lurralde historikoetan. Programa horren arrakasta handia da; izan ere, tailerron amaieran % 80,58k jaso zuten gai kalifikazioa. Ez-gai kalifikazioa jasotzen dutenean, kasua epailearen esku jartzen da berriro, eta horrek erabakitzen du zer neurri ezarri. 

 

BERTARATUAK

GAI

EZ GAI

ARABA

165

130

35

BIZKAIA

739

614

125

GIPUZKOA

157

111

46

GUZTIRA

1.061

855 (% 80,58)

206 (% 19,41)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko