
Euskadiko epaitegiek espetxeratzearen ordezko 5.754 zigor ezarri zituzten 2015ean, gehienbat genero-indarkeriaren eta bide-segurtasunaren aurkako delituetan (Gobernu Bilera 2016-04-12)
Delituen % 87,68ren egileak Bizkaian bizi diren gizonak dira, eta 31 eta 40 urte artean dituzte.
Espetxeratzearen ordezko zigor nagusia, kasuen % 90,3ri dagokiona, gizartearentzat lan egitea edo sentsibilizazio- eta berreziketa-programetan parte hartzea izan zen.
Eusko Jaurlaritzak 879.600 euro inbertituko ditu aurten Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuan. Erakunde horrek koordinatzen ditu birgizarteratzeko eta espetxeratzearen ordezko neurriak astuntasun txikieneko delituen kasuetan.
Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua koordinatzen eta finantzatzen du Eusko Jaurlaritzak, astuntasun txikiko delituak egin dituzten pertsonak berrezi eta birgizarteratzeko. Horiei epaitegiek espetxeratzearen ordezko zigorrak ezartzen dizkiete. Eusko Jaurlaritzaren doako zerbitzu honek 5.754 auto kudeatu zituen 2015ean. Gehienak, % 87,68, genero-indarkeriako edo bide-segurtasunaren aurkako delitugile gizonezkoei zegozkien. Mota horretako zigor gehien, % 30,2, jasotako adin-tartea 31 eta 40 urte artekoena izan zen. Gehienak, % 54,9, Bizkaian.
2016an, Eusko Jaurlaritzak 879.600 euro inbertituko ditu 2011n sortu zuen zerbitzu horretan.
2015EAN EMANDAKO AUTOAK, ARRAZOIAREN ETA LURRALDEAREN ARABERA
|
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|||
BIDE-SEGURTASUNAREN AURKA |
344 |
(% 30,07) |
1.225 |
(% 38,72) |
345 |
(% 23,86) |
1.914 (% 33,26) |
GENERO-INDARKERIA |
378 |
(% 33,04) |
724 |
(% 22,88) |
487 |
(% 33,68) |
1.589 (% 27,61) |
ONDAREAREN AURKA |
27 |
(% 2,36) |
449 |
(% 14,19) |
149 |
(% 10,30) |
625 (% 10,86) |
PERTSONEN AURKA |
88 |
(% 7,69) |
366 |
(% 11,57) |
137 |
(% 9,47) |
591 (% 10,27) |
OSASUN PUBLIKOAREN AURKA |
24 |
(% 2,10) |
81 |
(% 2,56) |
55 |
(% 3,80) |
160 (% 2,7) |
SEXU ASKATASUNAREN AURKA |
2 |
(% 0,17) |
12 |
(% 0,38) |
6 |
(% 0,41) |
20 (% 0,34) |
BESTE BATZUK |
281 |
(% 24,56) |
307 |
(% 9,70) |
267 |
(% 18,46) |
855 (% 14,85) |
GUZTIRA |
1.144 |
(% 100) |
3.164 |
(% 100) |
1.446 |
(% 100) |
5.754 (% 100) |
2015EKO AUTOAK, GUZTIRA, SEXUAREN ARABERA
|
GIZONAK |
EMAKUMEAK |
GUZTIRA |
5.045 (% 87,68) |
709 (% 12,32) |
2015EKO AUTOAK, GUZTIRA, ADINAREN ARABERA
|
18-30 |
31-40 |
41-50 |
51-65 |
65 baino gehiago |
Daturik ez |
GUZTIRA |
1.588 (% 27,60) |
1.738 (% 30,21) |
1.438 (% 24,99) |
726 (% 12,62) |
100 (% 1,74) |
164 (% 2,85) |
2015EKO AUTOAK, LURRALDEAREN ARABERA
|
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
GUZTIRA |
1.144 (% 19,88) |
3.164 (% 54,98) |
1.446 (% 25,13) |
5.754 (% 100) |
ESPETXEAREN ORDEZKO ALTERNATIBAK
Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua diziplina anitzeko profesionalek osatzen dute, tartean, legelariek, psikologoek eta gizarte-langileek. Zigorra jarritako pertsonek egindako delituaren ondorioen erantzukizuna beregain hartzea da helburua, eta, ondorioz, biktimari edo kide den komunitateari eragindako kaltea erreparatzea. Horretarako, epaitegietan espetxeratzen ordezko hiru zigor mota ezartzen dira:
- Gizartearentzat lan egitea edo sentsibilizazio-programetan parte hartzea: 2015ean, epaitegiek mota horretako 5.198 auto eman zituzten, guztien % 90,3. Zigorra jarritako pertsonek gizartearentzat lan egin behar dute GKEtan, udaletxeetan, etab., edo berreziketa- eta sentsibilizazio-programetan parte hartu.
-
Zigorrak etetea programa terapeutikoetan parte hartzeagatik: 2015ean, epaitegiek mota horretako 426 auto eman zituzten, guztien % 7,4. Zigorra jarritako pertsonak programa terapeutiko bat edo buruzko osasun-programa bat egin behar dute.
-
Osasun mentaleko zentro bateko segurtasun-neurriak: 2015ean, epaitegiek espetxeratzearen ordez osasun mentaleko zentroetan sartzeko 135 auto eman zituzten, guztien % 2,3.
BERREZIKETA- ETA BIRGIZARTERATZE-PROGRAMAK
Eusko Jaurlaritzak bi berreziketa- eta sentsibilizazio-programa nagusi ditu espetxe-zigorra ordezkatu zaien pertsonentzat, bi delitu mota nagusiei dagozkienak: genero-indarkeria eta bide-segurtasunaren aurkakoa.
-
Indarkeria matxistari loturiko berreziketa-programa edo GAKOA programa: Iaz, 213 gizonek hartu zuten parte programa horretan, eta 1.502 esku-hartze egin ziren, banaka, senideekin edota taldean. Programa horrek gizonen birgizarteratzea lantzen du, egindako delituaren erantzukizuna beregain har dezaten. Psikologiako aditu-talde batek egiten du lan gizon horiekin, emakumeen aurkako indarkeria-dinamikak zuzentzeko, dinamika horien adierazpidea edozein dela ere.
2015EAN ARRETA EMANDAKO GIZONAK
ARABA |
31 (% 14,5) |
BIZKAIA |
116 (% 54,5) |
GIPUZKOA |
66 (% 31) |
GUZTIRA |
213 |
2015EAN EGINDAKO ESKU-HARTZEAK
|
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
Banakako saioak |
181 |
839 |
344 |
1.364 |
Esku-hartzeak familian |
0 |
15 |
0 |
15 |
Terapia-taldearekin saioak |
0 |
84 |
0 |
84 |
Hezkuntza-psikologiako taldearekin saioak |
0 |
19 |
20 |
39 |
GUZTIRA |
181 |
957 |
364 |
1.502 |
-
Bide-segurtasuneko sentsibilizazio-programa: 2015ean, 1.061 personek hartu zuten parte 37 prestakuntza-tailerretan. Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu hiru lurralde historikoetan. Programa horren arrakasta handia da; izan ere, tailerron amaieran % 80,58k jaso zuten gai kalifikazioa. Ez-gai kalifikazioa jasotzen dutenean, kasua epailearen esku jartzen da berriro, eta horrek erabakitzen du zer neurri ezarri.
|
BERTARATUAK |
GAI |
EZ GAI |
ARABA |
165 |
130 |
35 |
BIZKAIA |
739 |
614 |
125 |
GIPUZKOA |
157 |
111 |
46 |
GUZTIRA |
1.061 |
855 (% 80,58) |
206 (% 19,41) |