Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

200 milatik gora erabiltzailek erabili dituzte Mugi eta Barik txartelak Gasteizko tranbian

2016.eko apirilak 12
  • Aiz: «Balioaniztasunak eragin positiboa du garraio publikoan, lurraldearteko kohesioan eta hirien kultura-, gizarte- eta ekonomia-garapenean»

 

VG 16 04 12

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak elkarreragingarritasunaren arloan –adibidez, euskal garraio-txartelak Bilboko zein Gasteizko tranbietan erabili ahal izatea– emandako aurrerapausoen seinale da Arabako hiriburuko tranbian Gipuzkoako Mugi txartelaren eta Bizkaiko Barik txartelaren 100.000na erabiltzailetik gora zenbatu izana.

 

Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuorde Antonio Aizen iritzian, «Eusko Jaurlaritza eta Euskotren lan tekniko handia egiten ari dira txartelen elkarreragingarritasuna lortzeko helburuarekin; horren erakusle, aipatutako txartelen erabilera Euskotrenen Ermua eta Deba arteko bide-zatian, Bilboko eta Gasteizko tranbietan, Trapagarango Larreinetako funikularrean eta, laster, Bilbo/Hendaia linea nagusi osoan eta Gipuzkoan».

 

Aizek nabarmendu duenez, «txartelen balioaniztasunak eragin positiboa du garraio publikoan, lurraldearteko kohesioan eta hirien kultura-, gizarte- eta ekonomia-garapenean».

 

Gasteizko tranbian 2014ko abenduan beste txartel batzuk erabiltzeko aukera eman zenetik aurrera, ehun milana Barik eta Mugi txartel erabili dira kitatzaileetan, eta gaur bertan gaindituko dute ehun mila erabileren langa.

 

Bilboko tranbian, oraingoz, 36.000 Mugi eta 19.000 Bat erabili dira 2014ko uztailetik hona, eta joera gorakorra du. Natura- eta meatze-gunerako sarbidea eskaintzen duen Larreinetako tranbiak Arabako eta Gipuzkoako ehun mila erabiltzaile izan ditu 2014 urtearen amaieratik hona, Mugi eta Bat txartelak batuta.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @v_en_c
    2016.eko apirilak 12

    Comentario de Twitter:
    Más de 200 mil personas usuarias han utilizado las tarjetas Mugi y Barik en el tranvía de Vitoria-Gasteiz https://t.co/5RmEVsts9F

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)