Berriak Herrizaingoa
Eu

Aresek ETAri “sinisgarriak” izateko “erabakiak eta ez soilik jakinarazpenak” eskatu dizkio

2010.eko irailak 19

Herrizaingo sailburuak alderdi politikoei “batasuna” eskatu die, baita azken komunikatuak “ez ditzala nahastu” ere

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, ETA talde terroristak aurkeztu duen azken komunikatua “ez da inola ere nahikoa” eta taldeari euskal gizarte osoak espero duen iragarpena egiteko esan dio, hau da, “jarduera terrorista behin betiko utziko duela” dioena. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak azpimarratu du ETA "inoiz baino ahulago" dagoela hain zuzen "terrorismoaren aurreko zero tolerantzia politikari esker”, hori dela eta, alderdi politikoei eskatu die “trinko eta inoiz baino batuago mantentzeko eta ETAri inoiz baino gehiago exijitzeko jarduera terrorista behin betiko utz dezala, ezin baitiegu ezer berririk ez dioten komunikatuekin gu nahasten utzi”. Aresek talde terroristarekin inolako kontakturik egon ez dela adierazi du eta ETAri ohartarazi dio “sinisgarriak izateko erabakiak aurkeztu behar dituztela, ez soilik komunikatuak”.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak alderdi politikoei eskatu die “trinko eta inoiz baino batuago mantentzeko eta ETAri inoiz baino gehiago exijitzeko jarduera terrorista behin betiko utz dezala, ezin baitiegu ezer berririk ez dioten komunikatuekin gu nahasten utzi”.Aresen ustez, talde terroristak plazaratu duen azken komunikatuak “ez dio ezer berririk”, eta ondorioz, “ez da inola ere nahikoa”. “Sinisgarriak izateko erabakiak aurkeztu behar dituzte, ez soilik komunikatuak. Komunikatuak ez dira nahikoa eta jaso nahi dugun bakarra ETAk jarduera terrorista behin betiko uzten duela iragartzen duena da, baina komunikatu hori ez dute bidali”, errepikatu du.

Cadena SER Euskadin egin duen elkarrizketa batean, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak esan du Gobernua eta ETAren artean ez dela inolako kontakturik egon eta Eusko Jaurlaritzak ETAren aurrean zero tolerantzia politikarekin jarraituko duela.

Aresek EAri eta ezker abertzalearekin “polo subiranistara gehitzen ari direnei” eskatu die “terrorismoa, kale borroka edota enpresarien estortsioaren kontra antolatzen ari diren ekitaldietan adierazpen argiak egiteko”, adibidez, gaur goizaldean Bilbon gauzatu diren ekintzen kontra, izan ere, bertan, kale borrokak edukiontziak erre ditu eta horrek 7 ibilgailu eta etxebizitza bloke bat kaltetu ditu.  “Abertzale erradikalen artean politika egin nahi dutela diotenei politika bakar-bakarrik egitearen aldeko apustu argia egin dezatela, ETAk jarduera terrorista uztea lor dezatela edo indarkeriaren kontra daudela argi eta garbi adieraz dezatela eta politikan arauak, giza eskubideak eta legeria errespetatuz parte har dezatela" esan die.

Ezker abertzaleak hurrengo hauteskundeetan parte hartuko duen galdetu diotenean, Aresek esan du “ondo baino hobeto dakitela zer egin behar duten politikan parte hartzeko” eta “badakite ETAk jarduera terrorista uztea lortu behar dutela ala ETArengandik modu agerian bereizi behar dutela eta politikan arauak, giza eskubideak eta legeria errespetatuz parte hartzearen alde apustu egin behar dutela”, gehitu du.

Bestalde, EAJren proposamenari dagokionez, Aresek adierazi du Eusko Jaurlaritzak “ez duela baztertzen analisi komun bat egiteko aukera”. “Zuhurrak izan behar dugu eta, nolanahi ere, alderdi guztien artean ahal besteko batasuna mantentzeko beharrezkoak diren kontaktuak gauzatu behar ditugu, bereziki, PSEk, PPk eta EAJk ETA eta haren inguruarekin lotuta egin eta esan behar dugunari dagokionez”, erantsi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejero de Interior, Rodolfo Ares