Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren independentzia defendatu du eta euskal autogobernuaren oinarriko zutabetzat jo du

2009.eko urriak 22

Lópezek uste osoa du botere publikoak kontrolatzeko erakundeen funtzionamendu eta garapenean, izan ere, erakunde horiek neurtzen dute herrialde baten demokrazia maila

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren (HKEE) 20. urteurrena ospatzeko ekitaldian, epaitegi horren presidente ohietako bat, Juan Luis Laskurain, eta Begoña López Errasti omendu dituzte. Esker ona HKEEren gainontzeko presidenteei ere adierazi zien.

Patxi López lehendakariak Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren (HKEE) "independentzia errespetatzeko" eskatu zien politikaren eta erakundeen ordezkariei, epaitegi hori euskal autogobernuaren "oinarrizko" erakundea baita. "Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren inpartzialtasuna zalantzan jartzen duenak autogobernu sistema bera ere zalantzan jartzen du eta bidea irekitzen dio askatasun sistema duen herrialde bati ez dagokion ikuspegiari", azpimarratu zuen López lehendakariak HKEEren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldian egin zuen hitzaldian.

Goiuri jauregian egindako ekitaldi horretan, omenaldia eskaini zien erakunde horrekin "konprometitutako" bi pertsonari: epaitegiaren presidente ohietako bati, Juan Luis Laskuraini, eta Begoña López Errastiri. Lehendakariak esker ona adierazi zien erakunde horren buru izan diren gainontzeko presidenteei ere (Milagros García Crespori, Rafael Iturriagari, Jesús Álvarezi eta Asunción Macho zenari), baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiarentzat lan egin duten pertsona guztiei ere.

Lehendakariak egindako hitzaldian esan zuen Jaurlaritzak konpromiso "sendoa" duela herri fiskalizaziorako erakunde horren funtzionamenduarekin eta garapenarekin, horren araberakoa izango baita "herrialde baten demokrazia maila". "Euskal erakunde publikoek organo ikuskatzaile sendo, inpartzial, eta gardena behar dugu, sektore publikoaren ekonomia eta finantza kudeaketa kontrolatzeko, baita funts publikoak jasotzen dituzten guztiak kontrolatzeko ere" azpimarratu zuen Lópezek eta botere publikoak kontrolatzeko organoak izateri lotu zion Euskadiren estatutu garapena. "Potentzialtasun hauek guztiak -alegia, etorkizuneko gure premia eta erronkekin bat datozen aurrekontuak egiteko ditugun eskumenak eta zergak biltzeko dugun ahalmena- ezer ezean geratuko lirateke, ez lirateke baliagarriak izango, arduradun publikook egin ditzakegun gehiegikeriak kontrolatzeko organo inpartzialak eta zuzenak izango ez bagenitu", adierazi zuen.

Azkenik, Lópezek iragarri zuen beste 20 urtetan ere "arrakasta eta egiaztatutako gaitasuna" izango zuela zeregin horrek, "zenbaitetan ulertu ez, zenbaitetan kritikatu, baina beti, eta beti hori azpimarratu nahi dut, behar beharrezkoa izaten baita gure sistema demokratikoan".

 

Iruzkin bat
  • @8Sarahh
    2013.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari defiende la "independencia" del Tribunal Vasco de Cuentas Públicas y lo sitúa como "pilar fundamental. http://t.co/Icb42zHtpl

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria