Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak kargu publikodunen artean gobernantza onaren balioak bultzatzeko laugarren lan-jardunaldia egin du

2016.eko apirilak 13
  • ESADEko zuzendari nagusi Francisco Longo Martínezek honako hitzaldia eskaini du: «Zerbitzu publikoaren gaur egungo balioak».
  • Euskal herri-administrazioan ardura karguak betetzen dituzten pertsonekin egindako prestakuntza-saio hau Eusko Jaurlaritzak herri-baliabideen kudeaketa etiko, eraginkor eta iraunkor baten alde duen konpromisoaren parte da.
  • Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordeak 13 auzi ebatzi zituen 2015ean, eta, memorian nabarmentzen duenez, Etika eta Jokabide Kodeari esker, aurrerapausoak eman dira gobernantza onaren balioekiko konpromisoan eta politikaren zentzu morala lehengoratzeko asmoan.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak Eusko Jaurlaritzako eta haren erakunde instrumentaletako goi-mailako zuzendaritza exekutiboa osatzen duten pertsonentzako laugarren lan-jardunaldia inauguratu du gaur goizean. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) antolatu ditu prestakuntza-saioak eta hauen helburua gobernu honetako goi kargudunek sinatutako Etika eta Jokabide Kodean jasotako balio, printzipio eta jokabideak ezagutaraztea eta ezartzea da.

Gaurko jardunaldian hartu du parte ESADEko zuzendari nagusi alboko Francisco Longo Martínezek. Hitzaldi hau eskaini du: «Zerbitzu publikoaren gaur egungo balioak». Horretan aztergai izan dituzte herri-ekintza arduratsu eta konprometituaren eredu berriak, lidergo-eredu berriak, jardunbide egokiagoen sustapena eta goi-mailako zuzendaritza exekutiboa indartu eta zuzendaritza publikoko langileenganako herritarren konfiantza sendotuko duten tresnak izateko beharra.

Sei hilean behingo jardunaldien zikloa 2014an hasi zen. Orduko hartan, Javier Goma Lanzón aritu zen hizlari, eta ondorengoetan, Carles Ramió Matas eta Victoria Camps Cervera. Jardunaldi horien bidez, Eusko Jaurlaritzak aurrerapausoak eman ditu administrazioaren etika publikoa hobetzera bideratutako hedapen- eta prestakuntza-programak sustatzeko konpromisoan. 

ETIKA PUBLIKORAKO BATZORDEAREN 2015eko MEMORIA

Lan-jardunaldi horretan, Josu Erkoreka sailburuak Etika Publikorako Batzordearen 2015eko jardueren memoria ezagutarazi du. Memorian oso balorazio positiboa egiten da euskal herri-administrazioan zuzendaritza-ardurak dituzten 347 kargudunek sinatutako Etika eta Jokabide Kodearen ezarpenari buruz. Gainera, batzordekideek egiaztatu dute Eusko Jaurlaritzak aurrera egin duela gobernantza berriaren balioetan eta politikaren zentzu morala lehengoratzeko asmoan, kode berritzaile horri esker. Halaber, kode horren bidez doktrina-oinarri bat eratu da, arduradun publikoen jarduna gidatzeko, irizpide zorrotzen arabera.

Etika Publikorako Batzordeak 13 auzi aztertu zituen 2015ean. Gehienetan, 6tan, ez zen hauteman Etika eta Jokabide Kodearen urraketarik:

2015EKO EBAZPENAK

Ez dago urraketarik

6

Ez egitea edo uko egitea gomendatzen da, balizko urraketagatik

2

Ez dago behartuta kasuari buruzko kontsultarik egitera

2

Ez da onartu, aplikazio-eremutik kanpo egoteagatik

2

Urraketa egon da

1

GUZTIRA

13

 

 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Monica_Reig
    2016.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @ESADEIgdp: @francisco_longo ponente de 4a jornada de trabajo Gobierno Vasco para impulsar los valores de la buena gobernanza https://t

  • @francisco_longo
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @ESADEIgdp: @francisco_longo ponente de 4a jornada de trabajo Gobierno Vasco para impulsar los valores de la buena gobernanza https://t

  • @ESADE
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @ESADEIgdp: @francisco_longo ponente de 4a jornada de trabajo Gobierno Vasco para impulsar los valores de la buena gobernanza https://t

  • @ESADEIgdp
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    @francisco_longo ponente de 4a jornada de trabajo Gobierno Vasco para impulsar los valores de la buena gobernanza https://t.co/SKITXmQ9nH

  • @maferrec
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @GorritiMikel: Paco Longo hoy en el Gobierno Vasco sobre valores de lo público. Aquí:
    https://t.co/4y6BGzKHJD

  • @claveroltl
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @rjimenezasensio: Jornada sobre valores de buena Gobernanza Gobierno Vasco. Memoria 2015 y conferencia de @francisco_longo @Irekia http…

  • @mikel_uriguen
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: RT @IVAP_eus: La jornada de trabajo sobre los valores de Buena Gobernanza celebrada hoy está disponible en https://t.co/YIhoIAx

  • @francisco_longo
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @rjimenezasensio: Jornada sobre valores de buena Gobernanza Gobierno Vasco. Memoria 2015 y conferencia de @francisco_longo @Irekia http…

  • @jerkoreka
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @IVAP_eus: La jornada de trabajo sobre los valores de Buena Gobernanza celebrada hoy está disponible en https://t.co/Tz4xAZhSLP @Gob_eus…

  • @jerkoreka
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @IVAP_eus: Francisco Longok hitzaldia eta @jerkoreka k egindako aurkezpena hemen eskuragarri https://t.co/FYxbtcs7Vl

  • @IVAP_eus
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    Francisco Longok hitzaldia eta @jerkoreka k egindako aurkezpena hemen eskuragarri https://t.co/FYxbtcs7Vl

  • @GorritiMikel
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    Paco Longo hoy en el Gobierno Vasco sobre valores de lo público. Aquí:
    https://t.co/4y6BGzKHJD

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)