Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko epaitegiek espetxeratzearen ordezko 5.754 zigor ezarri zituzten 2015ean, gehienbat genero-indarkeriaren eta bide-segurtasunaren aurkako delituetan

2016.eko apirilak 12
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Eusko Jaurlaritzak Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren 2015eko jardueren memoria aurkeztu egin du
  • Gobernu-Kontseiluak diru-laguntzen araubidea arautzen duen lege-proiektua onartu du  

Eusko Jaurlaritzak Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren 2015eko jardueren memoria aurkeztu egin du. Zerbitzu hau Jaurlaritzak koordinatzen eta finantzatzen du astuntasun txikiko delituak egin dituzten pertsonak berrezi eta birgizarteratzeko. Horiei epaitegiek espetxeratzearen ordezko zigorrak ezartzen dizkiete.

Eusko Jaurlaritzak Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren 2015eko jardueren memoria aurkeztu egin du. Zerbitzu hau Jaurlaritzak koordinatzen eta finantzatzen du astuntasun txikiko delituak egin dituzten pertsonak berrezi eta birgizarteratzeko. Horiei epaitegiek espetxeratzearen ordezko zigorrak ezartzen dizkiete.

Josu Erkoreka bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak azaldu duenez Gobernu-Kontseiluaren ondoren egindako prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzaren doako zerbitzu honek 5.754 auto kudeatu zituen 2015ean. Gehienak, % 87,68, genero-indarkeriako edo bide-segurtasunaren aurkako delitugile gizonezkoei zegozkien. Mota horretako zigor gehien, % 30,2, jasotako adin-tartea 31 eta 40 urte artekoena izan zen. Gehienak, % 54,9, Bizkaian.

2016an, Eusko Jaurlaritzak 879.600 euro inbertituko ditu 2011n sortu zuen zerbitzu horretan.

Beste alde batetik, Gobernu-Kontseiluak diru-laguntzen araubidea arautzen duen lege-proiektua onartu du. Lege-proiektu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak ematen dituen diru-laguntzen kudeaketa eta emakidarako araubide juridiko orokorra arautzea. Honi buruzu eman ditu azalpenak gaur Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak.

BESTE ERASO BAT AUTOGOBERNUAREN KONTRA

Bestalde, jarduneko Espainiako gobernuak Adikzioen Legearen aurkako errekurtsoa jartzeko asmoa duela-eta, kezka adierazi du Jaurlaritzaren bozeramaileak. Hori gertatuko balitz, euskal autogobernuaren aurkako «beste eraso negargarri» bat gertatuko litzateke, Erkorekaren hitzetan. Gogoan izan behar da astebete baino gutxiagoan Espainiako gobernuak errekurtsoak iragarri dituela Euskadiko beka-sistemaren eta Frackingaren Legearen aurka. Hori, Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen iritziz, birzentralizazioagatik bereizi den legegintzaldi honen «amaierako traka» izan da.

Madril aldera begira ere, gobernua osatzeko itun bat lortzeko zailtasunen harira, Erkorekak esfortzu bat egiteko eskatu die alderdi politikoei akordio bat lortzeko, «oraindik denbora badagoela» uste baitu, eta horrela hauteskunde orokorrak errepikatu behar ez izateko.

Hemen, Euskadin, hauteskundeak aurreratzeko aukerari buruz galdetu diotenean, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du lehendakariaren mandatua legealdia amaitzea dela, baita gobernu-programan hartutako konpromisoak betetzea ere.

GAROÑA: ERABAKI OFIZIALIK GABE

Erkorekak argitu du, halaber, oraindik ez dela erabaki ofizialik hartu Garoñako zentral nuklearra ixteko. Erabaki hori zentralaren titularrak, Nuclenorrek, hartu behar du, baina Erkorekak onartu du Iberdrola aukera hori aztertzen ari dela eta hala jakinarazi diola Eusko Jaurlaritzari. Hala bada eta Garoña itxiko dela baieztatzen bada, Jaurlaritzak uste du «berri on» bat izango litzatekeela.

Panamako paperei buruz, Erkorekak uste du José Manuel Soria jarduneko Industria, Energia eta Turismoko ministroak enpresa mota horiekin duen harremana argitu beharko lukeela.

2016-04-12 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AuziaEuskaraz
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    Genero-indarkeria eta bide-segurtasuneko delituetan ezarri ziren espetxeratzearen ordezko zigor gehienak iaz https://t.co/kQFtfvEeHp

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)