Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko kluster nagusiak Basque Ecodesign Centerrekin bat egin dute, beren enpresetan ekodiseinua txertatzeko eta nazioartean duten posizionamendua hobetzeko

2016.eko apirilak 11
  • Oronak eta SPRI sozietate publikoak akordioarekin bat egin dute

Bilbo, 2016/04/11

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak eta Basque Ecodesign Centerren enpresa sortzaileek lankidetza publiko-pribaturako beste hitzarmen bat sinatu dute bederatzi klusterrekin, ekodiseinuaren bidez produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzeko eta, hala, euskal enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, barneko zein kanpoko merkatuetan.

«Hitzarmen hau sinatuta, Basque Ecodesign Centerrek Euskadiko industrian ekodiseinua sustatzeko duen ahalmena indartu egiten da; izan ere, zentro aurreratu horrek ekodiseinuaren arloan eskaintzeko dauzkan abantaila guztien berri izango dute aurrerantzean kluster horietako enpresek», esan du Ana Oregik prentsaurrekoan.

Basque Ecodesign Center 2011n sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta CIE Automotive, Fagor, Gamesa, Iberdrola, Ihobe sozietate publikoa, Ormazabal Velatia eta Vicinay Cadenas enpresek. Geroago Euskaltel eta Eroski ere batu ziren.

Hitzarmen berri honi batu zaizkio: Euskadiko automobilgintza-klusterra, ACICAE; Ingurumeneko Industrien Euskadiko Kluster Elkartea, ACLIMA; Makina-erreminta Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea, AFM; Energia Klusterra; Euskal Herriko Itsas Foroa; ekipamenduaren, zuraren eta diseinuaren sektoreko Kluster Elkartea, HABIC; Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartea, HEGAN; Espainiako burdinbideen elkartea, MAFEX; eta Euskadiko mugikortasun eta logistika klusterra, MLC. Gainera, hitzarmena berritzearekin batera, erakunde bazkide bezala batu dira Orona, enpresa liderra igogailuen ekoizpenean, eta SPRI sozietate publikoa.

Gaur egun Euskadiko ehun enpresak baino gehiagok dute ekodiseinuaren kudeaketarako UNE-EN ISO 14006 arauaren araberako ziurtagiria, eta Espainia osoan ekodiseinuaren ziurtagiria duten enpresen % 47 dira. «Autonomia-erkidegoen artean, Euskadin daude ekodiseinu-ziurtagiria duten enpresa gehien. Hori dela eta, erreferente gara Europa hegoaldean arlo horretan», esan du sailburuak.

Ana Oregiren iritziz, «Euskadiko baldintzak paregabeak dira produktu teknologikoen eta ingurumen-zerbitzuen nazioarteko merkatuan berme guztiekin parte hartzeko. Aurreikuspenen arabera, merkatu horrek % 6ko hazkundea izango du 2025era arte, eta orduan 4.400 bilioi euroraino iritsiko da».

Azken 15 urteetan 30 euskal enpresak baino gehiagok ekodiseinuaren alorrean egindako jardueren azterketa baten arabera, ekodiseinatutako produktu eta zerbitzuak fakturazioaren % 28,5 dira dagoeneko. Gaur egun, ekodiseinatutako produktu eta zerbitzuek 952 milioi euroko balio ekonomikoa dute Euskadin. 

Basque Ecodesign Centerren helburuak

  1. EAEn ekodiseinua zabaltzea, ingurumena ekoizpen- eta kontsumo-kate guztian txertatuz, batik bat Euskadiko enpresa hornitzaileen artean.
  2. Erakundeetan ingurumenak lehiakortasun-faktore bezala duen garrantzia azpimarratzea.
  3. Produktuaren ekoberrikuntza-proiektuak sustatzea, enpresen, klusterren, Euskadiko unibertsitate-munduaren eta zentro teknologikoen arteko lankidetza bideratuz.
  4. Enpresen lehiakortasuna indartzea, ekodiseinuaren eta ekoberrikuntzaren inguruko punta-puntako ezagutzak haien eskura jarriz; hala, indarra hartzen ari diren merkatu berdeetan kokatzeko eta enplegua sortzeko aukera izango dute.
  5. Erreferente izatea Europar Batasunean, produktuaren ekoberrikuntzako eskualde aurreratu bezala.
14 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @xabicano
    2016.eko apirilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @XabiGV: Los principales clusters del País Vasco se incorporan a Basque #Ecodesign Center para integrar el ecodiseño entre... https://t.…

  • @lanbideejgv
    2016.eko apirilak 12

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko kluster nagusiak Basque Ecodesign Centerrekin bat egin dute...https://t.co/grSLwXkx4l @Irekia

  • @HarumyAR
    2016.eko apirilak 12

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Los principales clusters del País Vasco se incorporan a Basque Ecodesign Center para integrar el ecodiseño…https://t.co/2caPQsTHjP

  • @mlcluster
    2016.eko apirilak 12

    Comentario de Twitter:
    @mlcluster en #BasqueEcodesing con... https://t.co/6TggcoqQLX

  • @mlcluster
    2016.eko apirilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Principales #clusters de #Euskadi se incorporan a Basque Ecodesign Center https://t.co/mPPm3cVlDj #ecodiseño @irekia https:…

  • @Tri_Blanco
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @XabiGV: Los principales clusters del País Vasco se incorporan a Basque #Ecodesign Center para integrar el ecodiseño entre... https://t.…

  • @XabiGV
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    Los principales clusters del País Vasco se incorporan a Basque #Ecodesign Center para integrar el ecodiseño entre... https://t.co/pjHIig8Grz

  • @AcicaeCluster
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Principales #clusters de #Euskadi se incorporan a Basque Ecodesign Center https://t.co/mPPm3cVlDj #ecodiseño @irekia https:…

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    Los principales clusters vascos se suman a Basque Ecodesign Center para integrar el #ecodiseño entre sus empresas ➡ https://t.co/6MKJoV599a

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko kluster nagusiak Basque Ecodesign Centerrekin bat egin dute, beren enpresetan ekodiseinua txertatzeko ➡ https://t.co/EPU2c7jZ8R

  • @jtejedornunez
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Principales #clusters de #Euskadi se incorporan a Basque Ecodesign Center https://t.co/mPPm3cVlDj #ecodiseño @irekia https:…

  • @jescoin
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Principales #clusters de #Euskadi se incorporan a Basque Ecodesign Center https://t.co/mPPm3cVlDj #ecodiseño @irekia https:…

  • @Cluster_Energia
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Principales #clusters de #Euskadi se incorporan a Basque Ecodesign Center https://t.co/mPPm3cVlDj #ecodiseño @irekia https:…

  • @ClusterHabic
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Principales #clusters de #Euskadi se incorporan a Basque Ecodesign Center https://t.co/mPPm3cVlDj #ecodiseño @irekia https:…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)