Berriak
Eu

Memoria Plaza ekimen ibiltaria Gasteizera helduko da, lehen aldiz Araban

2016.eko apirilak 11

Erakusketa ikusgai egongo da Andre Maria Zuriaren plazan apirilaren 18tik 24ra

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Aintzane Ezenarrok Gogora Institutuko zuzendariak, Memoriaren Plaza Gasteizen izango duen programazioa aurkeztu dute. Honako hau izango da Arabako lurraldean egingo den ekimen ibiltari horren lehenengo etapa, bertan Arabako Foru Aldundiak ere laguntzen du. Herritarrek parte hartzeko proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz.  Erakusketa Vitoria-Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan, apirilaren 18tik 24ra izango da.

Aurkezpenean, Gorka Urtaranek azpimarratu du biktimen testigantza gizartera hurbiltzeak duen garrantzia."Memoria plural bat eraiki behar dugu, ezin baitugu ahaztu memoria denona dela”, esan du. Horretaz gain, herritarrak gonbidatu ditu erakusketa ikustera, beraien testigantzak ematera eta erakusketaren inguruan egingo diren mahai inguruetan parte hartzera.

HELBURUAK

Lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:

  • Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
  • Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
  • Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
  • Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

ERAKUSKETAGUNEA

 Honako gune hauek izango ditu:

  • Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
  • Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
  • Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
  • Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.

PROGRAMA

Aintzane Ezenarrok Memoria Plazaren programazioa azaldu du:

  • Apirilaren 18an, 18:30ean: Erakusketaren irekiera ekitaldia.
  • Apirilaren 18ean, 19:00etan: “Vitoria-Gasteizko memoria”. Jose Angel Cuerda, Alfonso Alonso eta Patxi Lazcozen arteko mahai-ingurua. Moderatzailea: Sara Buesa
  • Apirilaren 21ean, 19:00etan: Marta Buesa eta Eva Barrosoren arteko mahai-ingurua.

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK

Memoriaren Plaza 2015eko ekainean hasitako ekimen bat da. Batetik, herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzean datza; bestetik, memoriari buruzko elkarrizketa bat hastea hainbat eztabaida taldeen artean. Lehen fasea amaituta, Gogora Institutuak memoria anitz horiek ikusgai egin eta zabaldu nahi ditu, bere lekukotza eskaini nahi duen ororentzako espazioak sortuz. 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iprusilla
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #BakeaBizikidetza Memoria Plaza ekimen ibiltaria Gasteizera helduko da, lehen aldiz Araban ➡ https://t.co/u3u1KPtMa9 https://t.…

  • @pnvgasteiz
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #BakeaBizikidetza Memoria Plaza ekimen ibiltaria Gasteizera helduko da, lehen aldiz Araban ➡ https://t.co/ZAfGKehewK https://t

  • @pnvgasteiz
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #BakeaBizikidetza Memoria Plaza ekimen ibiltaria Gasteizera helduko da, lehen aldiz Araban ➡ https://t.co/u3u1KPtMa9 https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    #BakeaBizikidetza Memoria Plaza ekimen ibiltaria Gasteizera helduko da, lehen aldiz Araban ➡ https://t.co/ZAfGKehewK https://t.co/AFVdJDdCoL

  • @txabito
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #PazConvivencia Gasteiz acogerá la primera etapa en Araba de la exposición itinerante Plaza de la Memoria ➡ https://t.co/z6UlEG

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    #PazConvivencia Gasteiz acogerá la primera etapa en Araba de la exposición itinerante Plaza de la Memoria ➡ https://t.co/tG75yWRTch

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran