Berriak
Eu

OSALAN INDUSTRIA SEGURTASUNERAKO IKERKETA SINPOSIO EUROPARREAN

2016.eko apirilak 11

Apirilaren 12 eta 13an Atenan egingo da SAF€Raren 4. Sinposioa. OSALANek bazkide moduan parte hartzen du partzuergo honetan. Bertan, industria alorreko segurtasunean Europar Batasuneko estatu kideen arteko ikerketa inbertsioa koordinatzen da. Izaskun Urien OSALANeko zuzendari nagusia egunotan Greziako hiriburuan izango da topagune honetan parte hartzeko.

Industria segurtasunerako sare europarraren topaketan alor honetan dauden ikerketa beharrak aztertuko dira eta habian den 3. ikerketa deialdiaren zehaztasunak azalduko dira. Deialdi honetarako aurre proposamenak aurkezteko epea apirilaren 20an amaitzen da.

SAF€ERAren helburua industria segurtasunean ikerketa bultzatzea da, jakintza alor anitzeko ikuspuntu berritzaile eta proaktiboa bideratuz, hazkunde jasangarrirako konponbideak proposatuz eta europear industriaren konpetitibitatearen hobetzea bilatuz.

Aurreko deialdietan TECNALIAren Ikerketa eta Berrikuntza alorrak eta TECNUM, Nafarroako Unibertsitateko Injenieritza Eskolak parte hartu dute.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Anginma
    2016.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    4º Congreso SAF€RA, red europea de investigación en seguridad industrial - https://t.co/GGDBXv9j8w #OSALAN

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)