Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Munduko Turismo Elkarteko idazkari nagusiarekin bildu da

2016.eko apirilak 11
  • Iñigo Urkullu eta Taleb Rifai herrien garapen kulturala, soziala eta ekonomikoa ekar dezakeen turismo jasangarriaren alde agertu dira.

Iñigo Urkullu lehendakaria gaur goizean bildu da Euskadin egun batzuk igaroko dituen Munduko Turismo Elkarteko idazkari nagusi Taleb Rafairekin. Bileran izan dira erakunde horretako Kide Afiliatuen Programako zuzendari Yolanda Perdomo eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia.

Bilera baliagarria izan da Euskadiren eta Nazio Batuen mendeko erakunde horren arteko lankidetza-esparrua aztertzeko. Erakunde horren kide da, hain zuzen, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia, eta, bileran, alde bien intereseko gaiak izan dituzte hizpide, tartean, turismoak kulturari eta bakeari egin diezaiokeen ekarpena –DSS2016 hiriburutzaren esparruan–, Euskadiko kultura gastronomikoa eta turismo jasangarria.

Ondoren, Tapia sailburuak eta OMTren idazkari nagusiak prentsaren aurrean egin duten agerraldi batean, Basquetourrek hainbat nazioarteko erakunderekin batera antolatutako mundu mailako goi-bileran —bilera hori, 2015eko azaroan izan zen— izan ziren hainbat gertaera une garrantzitsu aipatu dira. Goi-bilera hartan Turismo Jasangarriaren Mundu Gutun berria aldarrikatu zen, eskutitz horretan turismoa munduko lehenengo industria dela eta herrien kultura, gizarte eta ekonomiaren garapenerako funtsezko faktore bat dela ere jaso zen.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua den Arantxa Tapiak, Jaurlaritzak turismoarekiko duen konpromisoa azpimarratu du. Bere ustez, turismo sektorea “garrantzitsua da” eta plangintza bat behar du. Tapiak gogorarazi du Euskadik baduela enpresen lehiakortasuna eta Basque Country helmuga bezala ezartzen duen Turismorako 2020 Plan Estrategikoa. Halere, sailburuaren ustez, turismoaren hazkundea ez da nolanahikoa izan behar eta hau dela eta OMTaren aurrean Jaurlaritzak turismo jasangarriaren alde egindako apustua balioan jarri du.

Turismoaren garrantzia euskal ekonomian

Sailburuak, bere hitzaldian, hainbat datu eman ditu turismoak Euskadin duen garrantziaren berri azaltzek:

  • Euskadin, 2014 urtean, turismoa BPGren ia % 6 izan zen, euskal ekonomiari 3.922 milioi euroko ekarpena eginez. Sektorean dihardute 21.669 enpresak, Euskadiko enpresa guztien % 12,3k. 
  • 2015ean, bisitarien kopurua historiako handiena izan zen, baita ostatu-gauena ere; hiru milioi bisitari baino gehiago jaso genituen: 3.012.700 pertsona horiek (2014an baino % 9,8 gehiago) hoteletan, landetxetan, turismo-apartamentuetan eta kanpinetan hartu zuten ostatu. Gainera, gaua igaro zuten 6.147.473 pertsonak (2014an baino % 9,6 gehiago).
  • Hazkundea lurralde guztietan gertatu zen. Hiriburu guztietan jazo da igoera: Gasteiz (+% 6,1 bisitari eta +% 4,7 ostatu-gau), Bilbo (+% 9,6 bisitari eta +% 8,1 ostatu-gau) eta Donostia (+% 10,7 bisitari eta +% 12,5 ostatu-gau).
  • Euskadin, Estatuko turistak bisitari guztien % 60 dira, atzerrikoak, berriz, % 40. Estatuko barne-turismo horretatik % 15 EAEko herritarrei dagokie. 2015ean, Estatuko turismoa % 8,4 hazi da bisitarien kopuruan, eta atzerrikoa, berriz, % 12. Atzerriko turisten presentzia gero eta nabarmenagoa da. 
  • Euskadiko merkatu turistiko nagusiak hauek dira: Madril, Katalunia, Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta Estatu Batuak.

OMT erakundearen arduradunaren agenda

Munduko Turismoaren Erakundeko agintari gorenak hainbat hitzordu ditu Euskadin, tartean, Eusko Legebiltzarreko presidentearekin eta Eusko Jaurlaritzako turismoko eta kanpo-ekintzako arduradunekin, sektore horretarako euskal estrategia aurkeztuko dutenak.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PetraZabalgana
    2016.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    The Lehendakari meets with the Secretary General of the World Tourism Organization: Iñigo Urkullu and Taleb Ri... https://t.co/AcwvmKggQA

  • @GlaciarBlue
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari se reúne con el secretario general de la Organizacion Mundial del #Turismo ➡ https://t.co/lhFHDiIMtk https://t.c

  • @LaLarrakoetxea
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari se reúne con el secretario general de la Organizacion Mundial del #Turismo ➡ https://t.co/VnVSTrecas https://t.…

  • @LaLarrakoetxea
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [HARRERA] Lehendakaria Munduko Turismo Elkarteko idazkari nagusiarekin bildu da ➡ https://t.co/TweopKlFNS https://t.co/YlMVId6

  • @IzaskunBilbaoB
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari se reúne con el secretario general de la Organizacion Mundial del #Turismo ➡ https://t.co/lhFHDiIMtk https://t.c

  • @anamarti4
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari se reúne con el secretario general de la Organizacion Mundial del #Turismo ➡ https://t.co/VnVSTrecas https://t.…

  • @anamarti4
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [HARRERA] Lehendakaria Munduko Turismo Elkarteko idazkari nagusiarekin bildu da ➡ https://t.co/TweopKlFNS https://t.co/YlMVId6

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    [HARRERA] Lehendakaria Munduko Turismo Elkarteko idazkari nagusiarekin bildu da ➡ https://t.co/TweopKlFNS https://t.co/YlMVId6isj

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari se reúne con el secretario general de la Organizacion Mundial del #Turismo ➡ https://t.co/VnVSTrecas https://t.co/5kSHZrwfkM

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Taleb Rifai