
IVAP-ek 155.000 euro bideratuko ditu 2016an Euskadiko udal langile publikoak euskalduntzeko
- Hala, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten du euskararen erabilera normalizatzearen konpromisoan, oraingo honetan, udal erakunde publikoetan.
Eusko Jaurlaritzak, IVAPen bidez, 155.000 euroz lagunduko ditu EAEko udalerriak eta mankomunitateak hizkuntza-eskakizuna eskuratzeko euskara-eskoletara joaten diren langileen ordezkapenak egiteko 2016an. Zehazki, EAEko udalei 150.000 euro zuzenduko zaizkie eta mankomunitateei, 5.000 euro.
Datorren apirilearen 15ean argitaratuko dute EAEko udal eta mankomunitateentzako diru-laguntzen deialdia EHAAn. Ondoren, uztailaren 1etik 31era, urtarriletik ekainera bitarteko aldiari dagozkion diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte. 2016ko bigarren seihilekoari dagozkion diru-laguntzak eskatzeko epea, berriz, urriaren 1etik azaroaren 10era bitartekoa izango da. Eskaerak IVAPek hiru lurralde historikoetan dituen egoitzetako edozeinetan aurkez daitezke.
HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA 2015
Laguntza horiekin, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten du euskararen erabilera normalizatzearen konpromisoan, oraingo honetan, udal erakunde publikoetan.
2016an, Eusko Jaurlaritzak 11 milioi euro inbertituko ditu Euskadiko Herri eta Justizia Administrazioetan lan egiten duten pertsonak euskalduntzeko eta haietan hizkuntza normalizaziora jotzeko, hala euskal herritarrek haiekiko hartu-emanak euskaraz egiteko eskubidea bermatzeko.
-
2016-04-10
Comentario de Twitter:
RT @IVAP_eus: 155.000 euro bideratuko ditugu 2016an Euskadiko udal langile publikoak euskalduntzeko https://t.co/vIkkGGhjBZ @Gob_eus -
2016-04-10
Comentario de Twitter:
RT @IVAP_eus: Destinamos 155.000 euros a la euskaldunización del personal público municipal de Euskadi en 2016 @Gob_eus https://t.co/9s0LhY… -
2016-04-10
Comentario de Twitter:
RT @IVAP_eus: 155.000 euro bideratuko ditugu 2016an Euskadiko udal langile publikoak euskalduntzeko https://t.co/vIkkGGhjBZ @Gob_eus -
2016-04-10
Comentario de Twitter:
Destinamos 155.000 euros a la euskaldunización del personal público municipal de Euskadi en 2016 @Gob_eus https://t.co/9s0LhYDsEq -
2016-04-10
Comentario de Twitter:
155.000 euro bideratuko ditugu 2016an Euskadiko udal langile publikoak euskalduntzeko https://t.co/vIkkGGhjBZ @Gob_eus